Proiektura gerturaketa moduan, Urdaibaiek izan Zuen bilakaera sozio-ekonomikoa aztertu genuen. Azterketaren helburua, bertan gertatu dena ulertzea da, gaur egun Busturialdeak bizi duen egoera ilun eta pasiboa aldatu eta etorkizunari beste begi batzuekin begiratu ahal izateko. Honela, datu bilketa eta azterketa guztien ostean, aktibitateen berpizte baten behar izugarria ikusi genuen, Urdaibai guztia aktibatuko duen zerbaiten beharra alegia. Aktibatzaile edo katalizadore hobek ez zuen gauza fisikoa bakarrik izan behar, arlo sozial eta ekonomikoan ere izan behar zuen isla, porrot egin duen sistema honetatik haratago begiratu eta sistema alternatiboiei atea irekiko zien elementua, iraganari lepoa eman gabe etorkizun berri bat eraikiko zuen sistema.
Lehen pauso hau emanda, hurrengoari ekin genion, Urdaibaiko egoerari buelta emango zion akzio estrategia horren zimenduak finkatzeari alegia. Bildutako datu, irudi, testigantza,... guztietatik ateratako ondorio guztiek, leku berdinera eraman gintuzten: GAUR EGUNGO SISTEMA KAPITALISTAREN PORROTERA! Honela, argi ikusi genuen porrot honetatik zerbait ikasi behar genuela, gaur egun Urdaibaik bizi duen egoeratik ateratzeko bidea, egoera horretara eraman zuenarekiko ezberdina izan behar zela. Honela, beti ere arlo sozio-ekonomikoari arkitekturaren arlotik helduta, sistema ekonomiko alternatibo batentzat baldintzak landu eta finkatzen hasi ginen, honetarako lehenago bildutako datuetako informazioa, sistema ekonomiko alternatiboen funtzionamendua, arkitektura soziala, arkitektura utopikoa,... bezalako hainbat eta hainbat kontzeptu aztertuz. Hemendik, gerora gure proposamenaren funtsa izango zen sistema ekonomikora heldu ginen. Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango direlarik honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.
ANALISI ETA PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN LABURPENA
KALITATE MARKA BATEN SORRERA
-Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera
1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
-Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
-KATALIZADORE NAGUSIA
2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
-KATALIZADORE SEKUNDARIOAK
3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
-EKOIZPEN GUNEAK
4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.
-SALMENTA PUNTU NAGUSIAK
PROGRAMAREN FINKAPENA
Analisi eta proposamen ekonomikotik, gure proiektuko orubera hurbilketa egin genuen, aurreko lan guztiaren isla izango zen proiektua sortzeko asmoarekin. Honela, orubearen azterlan bat egin ostean, honek eman zitzakeen baliabide naturalen optimizazioa bilatu genuen, programako arlo ezberdinak bertan finkatzeko asmoarekin. Argi ikusi genuen proiektuak azterlanaren isla izan behar zuela, eta honetarako giltza programa eta orubearen arteko erlazioa izango zela. Hona hemen programa honen gutxi-gorabeherako antolamendu eskema:
IDEIETATIK ERAIKUNTZARA...
Lanketa guzti honen ostean, hainbat ondoriotara heltzeko aukera izan genuen:
- Lehenengo eta behin, sistema sozio-ekonomiko utopiko eta alternatibo bat proposatzen genuenez, gure eraikuntzaren izaerak ere utopikotasun eta alternatibotasun hori bete behar zuela argi ikusi genuen. Hau pentsatzean, 70. hamarkadako hainbat arkitekto eta artista utopikok (ARCHIGRAM, YONA FRIEDMAN, ...) garatutako proiektu arkitektoniko eta sozialak etorri zitzaizkigun gogora. Hauek, arkitektura utopikoa proposatzen zuten, gizarte eredu berrietara heltzeko. Honetarako MEGA-EGITURA kontzeptuan oinarritutako hainbat eredu proposatu zituzten. MEGA-EGITURA hauek egitura euskarri handi bat eta modulu mugikorrak izaten zituzten, mundu guztian zehar hedatzen zirelarik.
-MEGA-EGITURA ideiari jarraituz egitura sistema sinple eta eraginkorraren bila hasi ginen, eskura geneuzkan material eta baliabideak erabiliz. hiru dimentsiotan hedatzen zen egitura espaziala bilatzen genuen heinean.
- Egitura honen apoio puntuakTEILATEGIAREN ZIMENDU ZAHARRAREN GAINEAN izan beharko ziren, natura ahalik eta gutxien ukituz. Gainera, zimendurik ez dagoen tokietan, ahalik eta apoio puntu gutxien izaten ahalegindu behar genuen.
EGITURA ESPAZIALAREN BILA... ANDAMIOAK AURREZ AURRE!
Buruari milaka buelta eman ostean, ahalik eta gastu gutxien izango zuen egitura sistema erabiltzea pentsatu genuen, orain obra asko geldik daudenez, erabilerarik gabeko andamioei erabilera emanez. Andamio hauek era berezian konbinatuz, zutabeen artean argi handiak lortzea posible zela ikusi genuen gainera. Honela, andamio sistema hau erabilerarik gabeko kontainer zaharrekin konbinatuz eraikin bizi eta berezia lortu genuen, azterlan guztiaren isla izango zena, eta guk proposatutako sistema sozio-ekonomiko alternatibo eta utopikoaren erakusle izango dena, edozein gune,leku eta egoeratara moldatu daitekeena...
ERAIKUNTZA HASTEKO ESTRATEGIAREN LABURPENA
ERAIKINA=EGITURA+MODULUAK
Oina sortzeko programaren antolamendua hartu da kontutan, tailer ezberdinak gune ezberdinetan, potentzialitate naturalen arabera.
Existitzen diren eraikinen berrerabilpena, BIO-ERAIKUNTZA izan behar duenez, gure eraikina ahalik eta energia gastu txikiena eginez eraikiko da. Inguruko enpresetako materialak eta itsaso eta tren bidezko garraioa soilik erabiliz.
ERAIKINA ETA NATURA MIMETIZATU
Denbora bat pasata eraikina ia desagertzea da helburua. Oinean ikusten den moduan, eraikina beharrean begetazioak jandako egitura eta moduluak dira proiektuaren funtsa.
Oinaren antolamenduak, lehenago aipatu bezala programaren antolamendu eskemari erantzuten dio, honela, azterlan-eraikin prozesua jarraituz...
Irudian ikus daitekeen moduan erabilerak gune ezberdinetan bereizten dira, beraien arteko lotura lana plataforma espazial baten bidez egiten delarik. Honela gune publiko ezberdinak sortzen dira, sentzasio eta erabilera ezberdinetarako. Gainera beharrizanen arabera handitu,txikitu,hazi, desagertu,.. daiteken eraikina da hau.
Teilategiaren eraikinari estalkia kenduz, barruan erakusketa gela bat sortu dugu, honen gainean, andamio egitura bermatuz, areto nagusia eta administrazio gune zentrala. gainontzeko erabilerakorubean zehar banatzen dira. Behe solairuan, tailer praktikoak, biltegiak, eta oinezko lotura bideak egongo dira.
ALTXAEREN TRATAMENDUA/ NATURAREKIN NAHASTUZ
Egitura ia desagertu egiten da, kontainerrak begetazioak eutsiak izango balira bezala gelditzen direlarik.
Basoaren eta itsasoaren arteko muga hautsiz. Trenbideak sortzen duen muga artifiziala gainditzeko pasarela bat egin dugu, baso uztiapenaren inguruko tailerra eta nukleo zentrala batuz. Gainera, basoko tailerrera heltzeko egurrezko bidexka bat egin dugu, naturan zehar ibili ahal izateko. Irudian teilategiaren tratamendu berezia, eta tren estazio berri ikus daitezke besteak beste.
Kanal sistema baten bidez, instalazioetarako ura eta landareen ureztapenerako ura bideratzen dira. Gainera, polderretan oinarritutako ur gaziaren trataeraren bidez, landareen uztiapenerako lurra egokitzen da, uraren desalinizazio sistema baten bidez.
ERAIKUNTZA SISTEMA
Ebaketa hauetan kontainerren, erabileraren eta egituraren arteko erlazioa ikus daiteke, eraikuntza ebaketa xehetuen bidez. Guneen banaketa, estalkien muntaia, egituraren triangulazioa,zertxen sorrera,...
Ebaketa teileriatik eginda dago, honela proiektuaren nukleo zentrala landuz.
Ebaketa trasbersala
BARATZA BERTIKALAK/TXIMINIAREN BERRERABILPENA
TENPERATURAREN ERREGULAZIO SISTEMA ARETO NAGUSIAN
Estalki eta barne fatxaden arteko aire kamararen bidezko tenperaturaren erregulazioa lortzen da neguan. Udan, negutigi efektu hori gutxitzeko fatxadako polikarbonato panel prefabrikatuak kendu daitezke, honela aire korrontea sortuz, tenperatura erregulatuz.
Proiektuan erabilitako material guztiak:
EGITURA:
-Andamioen bidez. MECANOTUBO andamio berrerabiliak.
-Moduloak, kontainer berrerabilien bidez. Barrutik, isolamendua lana de roca bidez eta bukaerako pladur xaflak.
-Estalkiak eta areto nagusiko barne fatxadak POLIKARBONATO xafla aurrefabrikatuen bidez, beraien bastidore metalikoekin. Lotura guztiak mekanikoak, desmontatzeko errazak.
HIRU MATERIALEN BIDEZ PROIEKTU GUZTIA ERAIKI.
MODULO AURREFABRIKATUEN TIPOLOGIAK ETA ERAIKUNTZA.
Erabilera gehienak kontainerretan ematen dira. Tailer teorikoak, logelak,bulegoak,taberna,komunak,aldagelak,...
ITSASOAREKIN LOTURA
Pantanalen bidez ostreretara eta ontziralekura iritsi daiteke. Pantalan hauek ere aurrefabrikatuak izango dira, noizbai handitu edo desmontatu behar badira erraz egin ahal izateko.
ARGIZTAPENA
Kontsumo baxuko lanparak erabiliko dira, eguzki panel bidezko energiaz funtzinatuko dutenak. Honela eraikina ia ia autosufizientea dela esan genezake.