Ereño aztertzen eta ezagutzen...
Lehenbiziko pausuak..
Lehenbiziko pausuak egitean, oina aztertzen hasi eta lehenbiziko bozeto batzuk sortzen dira. Aitor Ortiz eta Oteizaren lan batzuk begiratu ostean, jada espazio sortu bat den barruan beste espazio batzuk sortzea erabaki nuen. Argiarekin jolasean eta sortzen diren ibilbideekin espazio eta gune ezberdinak sortuz. Gainera, huts eta beteen arteko eskemak egin dira, denak batuz, mundu bat sortuz.
Oina...
GUNE SEKUNDARIOEN ATONDURA.
Nahiz eta proiektuaren ejekuaziarekin guztiz ez joatea, bide sekundarioen atonketa proposatzen da, horrela, harrobia osotazunean irakurria izan daiten bisitariagatik. Kota hoberenak hartu eta bertan, proiektu guztian egin den moduan, zulaketa egiten da, zurezko bidetxoak sortuz lurzorua dagoenean eta harria agerian utziz agertzen denean. Harrobi guztia loturko duten bide sekundarioak, perspektiba berriak sortzeko asmotan.
ZULOAK.ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN.
Harrobiaren fatxada nagusian ZULAKETA bat egitea erabaki da. Harrobia bera SORTUTAKO ESPAZIO baten moduan ulertzen dut eta beraz, bertan espazio berriak sortzeko asmotan eta harrobia osotu den zulaketa prozesu berarekin, zulatzea erabaki da, ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortuz. Gainera, zulaketa prozesu hortan, zuloen arteko konexioak planteatu dira harriaren barruan(bai bertikalak eta baita horizontalak ere bai), barneko guneak sortzeko, BARRUTIK KANPORAKO PROIEKTUA sortuz, hau da, berriz ere, espazioak espazioen barruan sortuz. Gainera, espazio horiek argiztatzea erabaki da, gabaz negatibo bat sortzeko, zuzenean sortutako ibilbidearekin zerikusia duena gainera, ESPAZIOAREN JOSKETA bat ahalbidetzeko asmotan. Alde batetik,zulo horietako batzuk,egoteko guneak izango dira, beiraterik gabe, harrobiaren ikuspegi ezberdinak sortzeko,sentzazio esberdinak piztuarazteko. Bestetik, beste batzuk erabilera konkretu bat duten guneak sortu dira ( taberna, jatetxea, interpretazio zentrua, harria lantzen ikasteko tailerra....), beti ere besteekin kontaktuan, barrutik kanpora, espaziotik espaziora.
SARRERA+ ESPAZIO PUBLIKO BERRIAK
Gaur egun gunera sarrera bakarra dagoenez, beste bat sortzea planteatze da. Gainera, hau egiterakoan, lehen erabilezina zen harrobiaren kañoi horri erabilera berri bat ematea lortzen da.Horretarako parke edo egoteko espazio bat sortzen da, esan bezala, lurren kotekin jokatuz, zulatze prozesu hori lurzorura eramanez, sentzazio eta esperientzia ezberdinak sortzeko asmoz. Gainera, kota aldaketa horietaz baliatuz, Kañoiaren barnean ere espazio berri batzuk sortzea ahalbidetzen da,
berriz ere ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortuz, mundu berri bat sortuz.Berdeguneetan begetazioa jartzea erabaki da gunea aberazteko asmotan, kontuan hartuz gune guztietan ez dela jarri, zulo baten barnean gaudela ez ahasteko (hori baita proiektuaren ideia).
Gainera, goiko partearekin konexioa duen gunea proposatu da, INTERPRETAZIO ZENTRU BAT izengo dena, goiko zonaldean dauden tailerraren osagarri moduan. Horrela, zonalde biak lotzeaz gain, harrobiaren barnean egongo den espazio bat sotzen da, erabilera jakin bat duena eta barnetik komunikazioa duena beste espazio batzukin(beatokiak...), mundu berri bat alegia.
BERTIKALEAN DAUDEN PASARELAK.
Kota estrategiko batzuetan (+222.5m eta +231m) naturalak diren bideak erabiltzen dira kanpoaldeko komunikazioa ahalbidetzeko. Gainera, horietatik, igogailuetara, sortutako zuloetara eta erabilera jakina duten guneetara heltzeko aukera sortzen da. OINEZKO IBILBIDEA beraz, kota baxuenetatik altuernetara JARRAITASUN BAT izatea lortzen da, harrobiaren ikuspegia guztiz aldaraziz eta berriak sortuz sortutako espazioei esker.
IGOGAILUAK.KONEXIO BERTIKALA.
Kanpoko zonaldean 3 igogailu jarri dira,konexio bertikala ahalbidetzeko asmotan.Bat kañoia eta goiko gunea konektatzeko(barrutik) eta beste biak bertikalean sotzen diren plataformak lotzeko. IPNzko egitura jartzea erabaki da beirazko itxiturarekin linterna funtzioa egin dezaten eta gainera, gabaz, argien jokoarekin ibilbidearen lotura izan dezaten. Ez dute harrobiaren altuera osoa hartzen josketa jolaz hori ahalbidetzeko.
ATONDUTAKO PLATAFORMAK.
Gaur egun dauden plataformak dauden moduan mantentzea erabaki da. Aldaketa bakarra, bi plataformen artean (harrobiko harroka aprobetxatuz) eskilara eta horri lotutako graderio bat egitea izan da. Horren zergatia batetik bi plataformen arteko lotura egitea, eta bestetik aurrealdean dauden plataformetan kontzertuak,ekitaldiak etab egiteko aukera izatea da, horrela, pasozko leku bat edota gune bat sortzen da.
Gainera, bi plataformak lotzean, mugikortasun azalera handitu egiten da eta espazio berri bat sortzen dela esan dezakegu, lehen bi espazio zeudela interpretatzen baitut. Plataforma horietara, proiektuaren kutxua diren harrobian egindako zuloak (espazioak) daude zuzenean loturik. Gainera, esan beharra dago, espazio berri horietako batean taberna bat egin dela, plataformetan sortzen diren gune eta erabilera posibleak asetzeko asmoz.
ATONDUTAKO BIDEAK.
Oinezko bideen atontzea. Kota estrategikoetara heltzeko. Zurezko ibilbideak sortuz lurra bera zapaltzen bagabiltza eta harrizko ibilbidea jada zuloa eginda badago. Zurezko ibilbideetan ere zulaketa bat egiten da, proiektuak osotasun bat lor dezan, gainera, Altxaera nagusian egiten den bezala, zulaketa horri eskera bisitariak “sentzazio” ezberdinak sentitu ditzan pentsatuak izan dira. Horretarako, leku batzuetan lurraren zulatzea ( ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortzea) profundoago egin da, sentzazioak handitzeko asmotan.
Gabaz sortzen den argi jokoa, ibilbdea...
Altxaera, Harrobian egindako zulaketa..
Gabaz sortzen den argi efektua, berriz ere, ibilbidea sortzen ,markatzen...
Ebaketak...
Taberna eta jatetxearen ebaketa
Harria lantzeko tailerren ebaketa
Interpretazio zentruaren ebaketak_auditorioa eta arte galeria_ harrera gela eta komunak