domingo, 17 de abril de 2011

Almikeko Aktuazio Estrategia

Almikeren inguruan lanean hasi ginenean, azterlana eta eskala ezberdinetan banatzea ezinbestekoa zela ikusi genuen. Lehenik eta behin, bertako errealitate fisiko zein soziala ezagutu eta lantzea erabaki genuen, hemendik gure proiektua bideratzeko ondorio garrantzitsuak atera ahal izateko asmoarekin. Honez gain, Almike ezagutzera emateko, bai Urdaibaien eta baita mu nduan ere, eskala handiagoko azterlana egitea erabaki genuen. Azterlan honetan, Almikek Urdaibaien daukan posizioa, garrantzia,... landu genuen, honela, Lehenago proposatutako Urdaibairen plan ekonomiko alternatiboan integratu ahal izateko.
Honela, azterketa hauek hasi aurretik, ezagutzen genituen ereduak begiratu eta lantzea interesgarria zela  ikusirik, baserri auzo ezberdinetan urteetan zehar eman diren egoera eta eboluzioak aztertu genituen. Honek, ineterbentzio minimo batek auzoan izan dezaken eragina argi erakutsi zigun, eta gure proiektura begira pista ugari eman zizkigun.

Eredu ezberdinen lanketa:

-GARAI kapitalismoaren menpeko herria...
Eredu honetan argi ikusten da, dirugosez beteriko agintarien gestioak auzo bati egin diezaioken kalte fisiko zein soziologikoa. Bertako erlazio sarearen ahultzea, inguru fisikoaren perturbazioa... egin behar ez denaren eredu garbia.

-GAZTELU bizirauten duen baserri auzoa PRODUKZIOAK DAUKA INDARRA!

Agintariek bertan behera utzitako gunea, urteetan zehar bizirauten jakin duena, baserri isolatuen arteko sare sozio-ekonomikoaren eredu. Elkarlana, auzolana, produkzio txikiak eta biziraupena. Gaur egungo sistemari bere erara aurre egiten jakin dion auzoa...

MEAKAUR generazioen arteko zubi...

Urteetan zehar bertan behera utzita egon den auzo honetan, gelditzen diren baserritar apurrei bizia eman dien interbentzio puntualen eredu paregabea. Baserri hutsak gazteei alokatu, umeentzako aterpetxe-udaleku bat sortu. Generazioen arteko zubia, auzoaren motorea, indarra...

LAKABE autogestioa-autosufizientzia

Duela hamarkada batzuk, Nafarroan bertan behera utzita zegoen herrixka bat okupatu zuten. Herrizka hori urteetan zehar %100-ean autogestionatu da, produkzio ezberdinen bidez. Pertsona bakoitzak ahal duen heinean, arlo ezberdinetan lan eginez, eko-aldea izeneko mugimenduaren barruan, sistematik at bizitzea posible dela erakutsi du herrixka honek, kooperatiba alternatibo bat bailitzan aurrera egiten jakin baitu. Erorita edo erortzear zeuden eraikinak eraberritu eta berreraikitzea izan zen lehenengo pausoa, zein ote da guk eman beharreko lehenengo pausoa?
VAUBAN okupazioatik-garapenera
Lehengo OTAN-en instalazio militar batzuen okupazioa eman zen, ondoren, kooperatiba autogestionatu baten sorrera eta azkenik kriterio ekologikoak jarraituz eraikitako auzo baten sorrera. Gure egoerarekin zerikusi handirik ez daukan arren, sistema sozio-ekonomiko aplikagarria izan daitekeela uste dugu, guk planteatutako sistemak funtzina dezakeela erakusten baitu. Kasu honetan Friburgon kokatua dago auzoa.

EREDU EZBERDINETATIK ALMIKERA BUELTAN...
Almikeren azterketa fisikoarekin hasteko azpimarragarria da Bermeorekiko duen gertutasuna. Gertutasun honek nahi eta nahi ez influentzia izugarria izango du eta izan du Almikeren garapenean. Bermeorekiko lotura zuzena duen auzoa izaki, honi eman beharreko tratamendua gainontzeko auzoenarekiko ezberdina izango da. Bermeorekin elkarbizitza bilatu beharko da, honek jan ez dezan.
Auzoaren hurbileko eskalako azterlanak informazio oso baliagarria eman digu. Planoan argi ikusten dira auzoak dituen baliabide positibo zein negatiboak, zer erabili eta zer konpondu beharko dugun. Honela, plazak hartzen duen garrantziak, auzoaren egituraketa ia emanda egotea dakar, honela, erreferentzia ezeberdinak bilatzeko beharrik gabe. gainera, eraikin guztien posizioak argi erakusten digu plazarekiko hartzen duten jarrera.
 Bestalde, gunearen orografia malkartsuak, malda handiek, gune lauen gabeziak,... produkzioari  eta eraikuntza sistemei begira informazio oso baliagarria ematen digu, proiektua bideratzeko lagunduz.
Azterketa fisikotik sozialera...
Non ematen da bizitza astean eta asteburuetan? 
Gaur egun almiken dauden eraikinetatik bost baino ez dira baserriak, eta gainera hauetako bi berriztuta  eta guztiz eraldatuta daude. Gelditzen diren baserri hauek ez dute nekazal bizimodurik mantentzen, nahiz eta beraien baratzatxoak eta produkzio txikiak badituzten.Honela, argi ikusten da baserri auzo honek, baserri-auzo itxira baino ezer gutxi gehiago mantentzen duela, garai bateko aktibitate eta bizimoldea galtzen ari delarik.
 
Bermeo eta Almikeren arteko lotura beti existitu izan den arren, Bermeoko dirudunen kolonizazioak eta produkzio faltak, Almikeren auzo izaera galtzea ekarri du, ia %100-ean Bermeori lotutako auzoa bihurtuz. Honela, auzo autonomo izatetik Bermeoren lo-auzo izatera pasa da Almike.

Taberna da auzoak hartzen dituen biztanleen arteko lotune bakarra. Nahiz eta auzoan 9 pertsona bizi, beraien arteko harremana ia inexistentea da, batzuk betidanik bizi izan baitira bertan eta beste batzuk Bermeoko kolonoak baitira. Honela, tabernak gaur egun eta etorkizunean rol garrantzitsua beteko du auzoan, bertakoen arteko zubi lana eginez zein Almike mundura zabalduz.
Produkzio faltak, dirudunen kolonizazioak, Bermeorekiko menpekotasunak,... Auzoaren identitate galera ekarri du. Identitate  falta horrek, auzoa  eraikin ezberdinez osatutako "collage" bat izatera eraman du.

Irtenbideen bila...
Irtenbidea produkzioaren atzetik etorriko dela ikusten dugu. Baserriek elementu isolatuak bezala beharrean, kooperatiba bezala lan egingo balute, produkzio ezberdinak denen artean batuz, bertako jendearen elkarlana eta auzolana sustatuz, auzoaren etorkizuna aldatzea lortuko litzateke. Honela, aztertutako eredu desberdinetan oinarrituz eta hauetatik interesatzen zaizkigun gauzak Almiken aplikatuz, produkzio ezberdinetan oinarrritutako kooperatiba sortzea da helburua, autogestio eta autosufizientzia oinarritzat hartuz. Gainera, auzoaren etorkizunaren gakoa gazteriaren hurbilketan iksuten dugunez, kooperatiba honek Bermeon eta inguruetan dauden gazte ezberdinei gaur eguneko sistematik haratago joango den aukera eskeiniko die, etxebizitza, lana eta bizimolde ezberdin bat eskeiniz. Gazte hauek izango dira kooperatiba martxan jarriko dutenak, bertako baserritar zaharren hezkuntza eta laguntza jasoz. Gainera, hezkuntzak duen garrantzia kontuan hartuz, umeen eta familientzako hezkuntza eta hurbilketa plan baten barruan, udaleku-aterpetxe baten sorrera proposatzen dugu, gaur egun existitzen den aterpetxearen berreraikitze eta berrantolaketa baten bidez.
Gainera, Almikeren hurbileko planteamenduaz gain, eskala handiagoko plan baten barruan sartzea erabaki dugu. Plan hau Urdaibai guztirako kurtsoan zehar planteatutako estrategia izango litzateke, zeinek produkzio puntu txikiak barnean hartu eta kudeaketa orokor bat sortuko lukeen. Honela, Almikeko produktuen esagutarazte eta zabalpen bat emateaz gain, auzoaren indartze ekonomiko eta soziala lortuko genuke.
Orain, programaren finkapena  egin ostean, bakarko lanari ekingo diogu, arkitekturaren sorrerari alegia. Bitartean hona hemen laburpen panela:


martes, 8 de marzo de 2011

SPACE WITHIN SPACE

Ereño aztertzen eta ezagutzen...


Lehenbiziko pausuak..

Lehenbiziko pausuak egitean, oina aztertzen hasi eta lehenbiziko bozeto batzuk sortzen dira. Aitor Ortiz eta Oteizaren lan batzuk begiratu ostean, jada espazio sortu bat den barruan beste espazio batzuk sortzea erabaki nuen. Argiarekin jolasean eta sortzen diren ibilbideekin espazio eta gune ezberdinak sortuz. Gainera, huts eta beteen arteko eskemak egin dira, denak batuz, mundu bat sortuz.

Oina...

GUNE SEKUNDARIOEN ATONDURA.
Nahiz eta proiektuaren ejekuaziarekin guztiz ez joatea, bide sekundarioen atonketa proposatzen da, horrela, harrobia osotazunean irakurria izan daiten  bisitariagatik. Kota hoberenak hartu eta bertan, proiektu guztian egin den moduan, zulaketa egiten da, zurezko bidetxoak sortuz lurzorua dagoenean eta harria agerian utziz agertzen denean. Harrobi guztia loturko duten bide sekundarioak, perspektiba berriak sortzeko asmotan.
ZULOAK.ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN.
Harrobiaren fatxada nagusian ZULAKETA bat egitea erabaki da. Harrobia bera  SORTUTAKO ESPAZIO baten moduan ulertzen dut eta beraz, bertan espazio berriak sortzeko asmotan eta harrobia osotu den zulaketa prozesu berarekin, zulatzea erabaki da, ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortuz. Gainera, zulaketa prozesu hortan, zuloen arteko konexioak planteatu dira harriaren barruan(bai bertikalak eta baita horizontalak ere bai), barneko guneak sortzeko, BARRUTIK KANPORAKO PROIEKTUA sortuz, hau da, berriz ere, espazioak espazioen barruan sortuz. Gainera, espazio horiek argiztatzea erabaki da, gabaz negatibo bat sortzeko, zuzenean sortutako ibilbidearekin zerikusia duena gainera, ESPAZIOAREN JOSKETA bat ahalbidetzeko asmotan. Alde batetik,zulo horietako batzuk,egoteko guneak izango dira, beiraterik gabe, harrobiaren ikuspegi ezberdinak sortzeko,sentzazio esberdinak piztuarazteko. Bestetik, beste batzuk erabilera konkretu bat duten guneak sortu dira ( taberna, jatetxea, interpretazio zentrua, harria lantzen ikasteko tailerra....), beti ere besteekin kontaktuan, barrutik kanpora, espaziotik espaziora.

SARRERA+ ESPAZIO PUBLIKO BERRIAK
Gaur egun gunera sarrera bakarra dagoenez, beste bat sortzea planteatze da. Gainera, hau egiterakoan, lehen erabilezina zen harrobiaren kañoi horri erabilera berri bat ematea lortzen da.Horretarako parke edo egoteko espazio bat sortzen da, esan bezala, lurren kotekin jokatuz, zulatze prozesu hori lurzorura eramanez, sentzazio eta esperientzia ezberdinak sortzeko asmoz. Gainera, kota aldaketa horietaz baliatuz, Kañoiaren barnean ere espazio berri batzuk sortzea ahalbidetzen da,
berriz ere ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortuz, mundu berri bat sortuz.Berdeguneetan begetazioa jartzea erabaki da gunea aberazteko asmotan, kontuan hartuz gune guztietan ez dela jarri, zulo baten barnean gaudela ez ahasteko (hori baita proiektuaren ideia).
Gainera, goiko partearekin konexioa duen gunea proposatu da, INTERPRETAZIO ZENTRU BAT izengo dena, goiko zonaldean dauden tailerraren osagarri moduan. Horrela, zonalde biak lotzeaz gain, harrobiaren barnean egongo den espazio bat sotzen da, erabilera jakin bat duena eta barnetik komunikazioa duena beste espazio batzukin(beatokiak...), mundu berri bat alegia.

BERTIKALEAN DAUDEN PASARELAK.
Kota estrategiko batzuetan (+222.5m eta +231m) naturalak diren bideak erabiltzen dira kanpoaldeko komunikazioa ahalbidetzeko. Gainera, horietatik, igogailuetara, sortutako zuloetara eta erabilera jakina duten guneetara heltzeko aukera sortzen da. OINEZKO IBILBIDEA beraz, kota baxuenetatik altuernetara JARRAITASUN BAT izatea lortzen da, harrobiaren ikuspegia guztiz aldaraziz eta berriak sortuz sortutako espazioei esker.

IGOGAILUAK.KONEXIO BERTIKALA.
Kanpoko zonaldean 3 igogailu jarri dira,konexio bertikala ahalbidetzeko asmotan.Bat kañoia eta goiko gunea konektatzeko(barrutik) eta beste biak bertikalean sotzen diren plataformak lotzeko. IPNzko egitura jartzea erabaki da beirazko itxiturarekin linterna funtzioa egin dezaten eta gainera, gabaz, argien jokoarekin ibilbidearen lotura izan dezaten. Ez dute harrobiaren altuera osoa hartzen josketa jolaz hori ahalbidetzeko.
ATONDUTAKO PLATAFORMAK.
Gaur egun dauden plataformak dauden moduan mantentzea erabaki da. Aldaketa bakarra, bi  plataformen artean (harrobiko harroka aprobetxatuz) eskilara eta horri lotutako graderio bat egitea izan da. Horren zergatia batetik bi plataformen arteko lotura egitea, eta bestetik aurrealdean dauden plataformetan kontzertuak,ekitaldiak etab egiteko aukera izatea da, horrela, pasozko leku bat edota gune bat sortzen da.
Gainera, bi plataformak lotzean, mugikortasun azalera handitu egiten da eta espazio berri bat sortzen dela esan dezakegu, lehen bi espazio zeudela interpretatzen baitut. Plataforma horietara, proiektuaren kutxua diren harrobian egindako zuloak (espazioak) daude zuzenean loturik. Gainera, esan beharra dago, espazio berri horietako batean taberna bat egin dela, plataformetan sortzen diren gune eta erabilera posibleak asetzeko asmoz.

ATONDUTAKO BIDEAK.
Oinezko bideen atontzea. Kota estrategikoetara heltzeko. Zurezko ibilbideak sortuz lurra bera zapaltzen bagabiltza eta harrizko ibilbidea jada zuloa eginda badago. Zurezko ibilbideetan ere zulaketa bat egiten da, proiektuak osotasun bat lor dezan, gainera, Altxaera nagusian egiten den bezala,  zulaketa horri eskera bisitariak “sentzazio” ezberdinak sentitu ditzan pentsatuak izan dira. Horretarako, leku batzuetan lurraren zulatzea ( ESPAZIOAK ESPAZIOEN BARRUAN sortzea) profundoago egin da, sentzazioak handitzeko asmotan.
Gabaz sortzen den argi jokoa, ibilbdea...

Oina, 6 nibel ezberdinetan egindako ebaketa horizontalak..komunikazio bertikalak ikusi ahal izateko eta barruan sortzen diren pasabideen arteko erlazioa ikusi ahal izateko. Tipologiak ere garatzen dira sortzen diren gune edo zulo horietan, espazioak espazioaren barruan sortzeko naia, barrutik kanporako mundu berri bat.


Altxaera, Harrobian egindako zulaketa..



Gabaz sortzen den argi efektua, berriz ere, ibilbidea sortzen ,markatzen...

Ebaketak...

Taberna eta jatetxearen ebaketa

Harria lantzeko tailerren ebaketa

Interpretazio zentruaren ebaketak_auditorioa eta arte galeria_ harrera gela eta komunak


miércoles, 23 de febrero de 2011

LEHENENGO BOZETOAK...

SPACE WITHIN SPACE

Kanterako harrian bertan jorratutako ideia da hau.Ibibideak azalean egin beharrean, jada espazio artifizial bat den espazio baten barruan sorturiko mundu bat, espazio bat. SPACE WITHIN SPACEa sortuz.
Argia erabiltzen da espazio horiek azpimarratzeko, hau da, ibilbidea markatzeko. Bai agerian dagoenean eta baita barnealdean jorratzen denean.

lunes, 7 de febrero de 2011

MURUETAKO KATALIZADOREA

PROIEKTURAKO BIDEA: AZTERKETAK EMAN DU FORMA

Proiektura gerturaketa moduan, Urdaibaiek izan Zuen bilakaera sozio-ekonomikoa aztertu genuen. Azterketaren helburua, bertan gertatu dena ulertzea da, gaur egun Busturialdeak bizi duen egoera ilun eta pasiboa aldatu eta etorkizunari beste begi batzuekin begiratu ahal izateko. Honela, datu bilketa eta azterketa guztien ostean, aktibitateen berpizte baten behar izugarria ikusi genuen, Urdaibai guztia aktibatuko duen zerbaiten beharra alegia. Aktibatzaile edo katalizadore hobek ez zuen gauza fisikoa bakarrik izan behar, arlo sozial eta ekonomikoan ere izan behar zuen isla, porrot egin duen sistema honetatik haratago begiratu eta sistema alternatiboiei atea irekiko zien elementua, iraganari lepoa eman gabe etorkizun berri bat eraikiko zuen sistema.
Lehen pauso hau emanda, hurrengoari ekin genion, Urdaibaiko egoerari buelta emango zion akzio estrategia horren zimenduak finkatzeari alegia. Bildutako datu, irudi, testigantza,... guztietatik ateratako ondorio guztiek, leku berdinera eraman gintuzten: GAUR EGUNGO SISTEMA KAPITALISTAREN PORROTERA! Honela, argi ikusi genuen porrot honetatik zerbait ikasi behar genuela, gaur egun Urdaibaik bizi duen egoeratik ateratzeko bidea, egoera horretara eraman zuenarekiko ezberdina izan behar zela. Honela, beti ere arlo sozio-ekonomikoari arkitekturaren arlotik helduta, sistema ekonomiko alternatibo batentzat baldintzak landu eta finkatzen hasi ginen, honetarako lehenago bildutako datuetako informazioa, sistema ekonomiko alternatiboen funtzionamendua, arkitektura soziala, arkitektura utopikoa,... bezalako hainbat eta hainbat kontzeptu aztertuz. Hemendik, gerora gure proposamenaren funtsa izango zen sistema ekonomikora heldu ginen. Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango direlarik honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.

ANALISI ETA PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN LABURPENA

KALITATE MARKA BATEN SORRERA

       -Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera

     1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
             -Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
                      -KATALIZADORE NAGUSIA

     2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
                      -KATALIZADORE SEKUNDARIOAK

      3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
                      -EKOIZPEN GUNEAK

      4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.

                      -SALMENTA PUNTU NAGUSIAK


PROGRAMAREN FINKAPENA

Analisi eta proposamen ekonomikotik, gure proiektuko orubera hurbilketa egin genuen, aurreko lan guztiaren isla izango zen proiektua sortzeko asmoarekin. Honela, orubearen azterlan bat egin ostean, honek eman zitzakeen baliabide naturalen optimizazioa bilatu genuen, programako arlo ezberdinak bertan finkatzeko asmoarekin. Argi ikusi genuen proiektuak azterlanaren isla izan behar zuela, eta honetarako giltza programa eta orubearen arteko erlazioa izango zela. Hona hemen programa honen gutxi-gorabeherako antolamendu eskema:

IDEIETATIK ERAIKUNTZARA...

Lanketa guzti honen ostean, hainbat ondoriotara heltzeko aukera izan genuen:

- Lehenengo eta behin, sistema sozio-ekonomiko utopiko eta alternatibo bat proposatzen genuenez, gure eraikuntzaren izaerak ere utopikotasun eta alternatibotasun hori bete behar zuela argi ikusi genuen. Hau pentsatzean, 70. hamarkadako hainbat arkitekto eta artista utopikok (ARCHIGRAM, YONA FRIEDMAN, ...) garatutako proiektu arkitektoniko eta sozialak etorri zitzaizkigun gogora. Hauek, arkitektura utopikoa proposatzen zuten, gizarte eredu berrietara heltzeko. Honetarako MEGA-EGITURA kontzeptuan oinarritutako hainbat eredu proposatu zituzten. MEGA-EGITURA hauek egitura euskarri handi bat eta modulu mugikorrak izaten zituzten, mundu guztian zehar hedatzen zirelarik.
-MEGA-EGITURA ideiari jarraituz egitura sistema sinple eta eraginkorraren bila hasi ginen, eskura geneuzkan material eta baliabideak erabiliz. hiru dimentsiotan hedatzen zen egitura espaziala bilatzen genuen heinean.
- Egitura honen apoio puntuakTEILATEGIAREN ZIMENDU ZAHARRAREN GAINEAN izan beharko ziren, natura ahalik eta gutxien ukituz. Gainera, zimendurik ez dagoen tokietan, ahalik eta apoio puntu gutxien izaten ahalegindu behar genuen.
EGITURA ESPAZIALAREN BILA... ANDAMIOAK AURREZ AURRE!

Buruari milaka buelta eman ostean, ahalik eta gastu gutxien izango zuen egitura sistema erabiltzea pentsatu genuen, orain obra asko geldik daudenez, erabilerarik gabeko andamioei erabilera emanez. Andamio hauek era berezian konbinatuz, zutabeen artean argi handiak lortzea posible zela ikusi genuen gainera. Honela, andamio sistema hau erabilerarik gabeko kontainer zaharrekin konbinatuz eraikin bizi eta berezia lortu genuen, azterlan guztiaren isla izango zena, eta guk proposatutako sistema sozio-ekonomiko alternatibo eta utopikoaren erakusle izango dena, edozein gune,leku eta egoeratara moldatu daitekeena...



ERAIKUNTZA HASTEKO ESTRATEGIAREN LABURPENA



ERAIKINA=EGITURA+MODULUAK

Oina sortzeko programaren antolamendua hartu da kontutan, tailer ezberdinak gune ezberdinetan, potentzialitate naturalen arabera.



Existitzen diren eraikinen berrerabilpena, BIO-ERAIKUNTZA izan behar duenez, gure eraikina ahalik eta energia gastu txikiena eginez eraikiko da. Inguruko enpresetako materialak eta itsaso eta tren bidezko garraioa soilik erabiliz.


ERAIKINA ETA NATURA MIMETIZATU

Denbora bat pasata eraikina ia desagertzea da helburua. Oinean ikusten den moduan, eraikina beharrean begetazioak jandako egitura eta moduluak dira proiektuaren funtsa.

Oinaren antolamenduak, lehenago aipatu bezala programaren antolamendu eskemari erantzuten dio, honela, azterlan-eraikin prozesua jarraituz...


Irudian ikus daitekeen moduan erabilerak gune ezberdinetan bereizten dira, beraien arteko lotura lana plataforma espazial baten bidez egiten delarik. Honela gune publiko ezberdinak sortzen dira, sentzasio eta erabilera ezberdinetarako. Gainera beharrizanen arabera handitu,txikitu,hazi, desagertu,.. daiteken eraikina da hau.
Teilategiaren eraikinari estalkia kenduz, barruan erakusketa gela bat sortu dugu, honen gainean, andamio egitura bermatuz, areto nagusia eta administrazio gune zentrala. gainontzeko erabilerakorubean zehar banatzen dira. Behe solairuan, tailer praktikoak, biltegiak, eta oinezko lotura bideak egongo dira.

ALTXAEREN TRATAMENDUA/ NATURAREKIN NAHASTUZ



Egitura ia desagertu egiten da, kontainerrak begetazioak eutsiak izango balira bezala gelditzen direlarik.



Basoaren eta itsasoaren arteko muga hautsiz. Trenbideak sortzen duen muga artifiziala gainditzeko pasarela bat egin dugu, baso uztiapenaren inguruko tailerra eta nukleo zentrala batuz. Gainera, basoko tailerrera heltzeko egurrezko bidexka bat egin dugu, naturan zehar ibili ahal izateko. Irudian teilategiaren tratamendu berezia, eta tren estazio berri ikus daitezke besteak beste.


Kanal sistema baten bidez, instalazioetarako ura eta landareen ureztapenerako ura bideratzen dira. Gainera, polderretan oinarritutako ur gaziaren trataeraren bidez, landareen uztiapenerako lurra egokitzen da, uraren desalinizazio sistema baten bidez.

ERAIKUNTZA SISTEMA

Ebaketa hauetan kontainerren, erabileraren eta egituraren arteko erlazioa ikus daiteke, eraikuntza ebaketa xehetuen bidez. Guneen banaketa, estalkien muntaia, egituraren triangulazioa,zertxen sorrera,...
Ebaketa teileriatik eginda dago, honela proiektuaren nukleo zentrala landuz.

Ebaketa trasbersala
BARATZA BERTIKALAK/TXIMINIAREN BERRERABILPENA
TENPERATURAREN ERREGULAZIO SISTEMA ARETO NAGUSIAN



Estalki eta barne fatxaden arteko aire kamararen bidezko tenperaturaren erregulazioa lortzen da neguan. Udan, negutigi efektu hori gutxitzeko fatxadako polikarbonato panel prefabrikatuak kendu daitezke, honela aire korrontea sortuz, tenperatura erregulatuz.
 Proiektuan erabilitako material guztiak:

EGITURA:

-Andamioen bidez. MECANOTUBO andamio berrerabiliak.

-Moduloak, kontainer berrerabilien bidez. Barrutik, isolamendua lana de roca bidez eta bukaerako pladur xaflak.

-Estalkiak eta areto nagusiko barne fatxadak POLIKARBONATO xafla aurrefabrikatuen bidez, beraien bastidore metalikoekin. Lotura guztiak mekanikoak, desmontatzeko errazak.

HIRU MATERIALEN BIDEZ PROIEKTU GUZTIA ERAIKI.

MODULO AURREFABRIKATUEN TIPOLOGIAK ETA ERAIKUNTZA.



Erabilera gehienak kontainerretan ematen dira. Tailer teorikoak, logelak,bulegoak,taberna,komunak,aldagelak,...


ITSASOAREKIN LOTURA



Pantanalen bidez ostreretara eta ontziralekura iritsi daiteke. Pantalan hauek ere aurrefabrikatuak izango dira, noizbai handitu edo desmontatu behar badira erraz egin ahal izateko.


ARGIZTAPENA

Kontsumo baxuko lanparak erabiliko dira, eguzki panel bidezko energiaz funtzinatuko dutenak. Honela eraikina ia ia autosufizientea dela esan genezake.