lunes, 25 de octubre de 2010

IRISGARRITASUN PROPOSAMENA

Lehenengo entregako analisiaren ostean ateratako ondorioei jarraiki, Laga eta Laidako trafiko eta aparkaleku arazoei aurre egiteko ezinbesteko beharra zegoela ikusi genuen. Masifikazioak sortutako arazoek ingurune “naturala”-ri izugarrizko kaltea egiten ziotela ikusirik, hau aldatu eta trafikoa bideratzeko estrategia berri bat pentsatzeari ekin genion, honek Laidako proiektua bideratzen lagunduko zigula kontutan hartut.
Gure proposamenaren oinarria, Laga eta Laidarako bidearen deskongestioan datza, honetarako estrategia eraginkor eta ausarta planteatzen dugularik. Gelakide batzuen proposamena ikusi genuenean oso interesgarria iruditu zitzaigun, baina Gernikatik Arteagarantz doan bidea, herri askotara heltzen dela ikusirik, oso zaila eta utopikoa iruditzen zitzaigun Gernikatik autoei bidea ixtea. Honegaitik, Gernikatik Lekeitio, Elantxobe, Ispaster, Arteaga, Ea eta beste hainbat herritarako trafikoa ez oztopatzeko, bidea Arteagan eta Ibarrangelun ixtea izango litzatekela egokiena pentsatu genuen. Honek, Arteaga eta Ibarrangeluri herri izaera handiagoa emango lieke, pasuko herri izatetik bertan gelditzeko nukleo izatera pasako liratekeelarik. Gainera herri bietako komertzio eta hostalaritzari izugarrizko bultzada emango lioke. Honez gain, Ibarrangelu-Laga-Laida-Arteaga tramua ixtean, ez genuke inolako herririk hartuko tartean, trafikoan distortzio txikiagoa sortuz.
Estrategia honekin, itxitako tramoa parke lineal bilakatuko litzateke, transporte publikoari eta bertako biztanleei soilik zabalduz auto bidezko trafikoa.



Parke linealean zehar, planoan markatutako gune estrategikoetan ontziralekuak, begiralekuak, pasarelak, zabalguneak,... eraikiko genituzke, itsasadarraren alde bietako guneak erlazionatuz eta lotuz, bideari bizia emanez.
Bukatzeko, Laida eta Lagako hondartzetako aparkalekuak espazio publiko edo parke bilakatuko lirateke, natura berreskuratuz, beraietan, eta bide guztian zehar puntu ezberdinetan autobus eta ferry geltokiak jarriko liratekeelarik.


BEGIRALEKUAK BIDEAN ZEHAR
Fauna eta flora begiztatzeko gune ezin hobeak. Pertsonen eta naturaren arteko lotura, bide estuaren zabalguneak, ibiltaria airean jartzen dutenak, bidaia interesgarri eta entretenitu batean murgilduz. Planoan markatutako gune estrategikoetan jarriko lirateke, itsasadarraren alde biak erlazionatuz, bista onenak aprobetxatuz. Irakurri, lasaitu eta egoteko gune paregabeak!




ITSASOAREKIN ERLAZIOA
Parke linealean zehar, itsas mailara jeisten diren bidexka edo jeitsierak egongo lirateke, ontziraleku gisa ere erabili ahal izango liratekeenak. Piraguak, txalupak, arrantzaleak, igerilariak,umeak,... batzeko gune aproposak. Natura hurbiletik ikusi eta bizitzeko guneak!



TXORI BEHATOKIAK
Urdaibaiko fauna bereziaz gozatzeko guneak. Paisaiaren marko gisa lan egingo dutenak. Gune estali eta babestuak, udan zein neguan erabiltzeko modukoak. Ibilbidean zehar tartekatuko dira, gune estrategikoetan barrena, Mundakako olatuaren, Ogoñoren, Hegaztien,.. perspektiba bikainak emanez.




LAGAKO BEHATOKIEN ZABALTZEA
Lagako hondartza gainean existitzen diren behatokien egokitze eta erreparazioa. Gune pribilegiatuaren hobetzea, jende gehiagok goza dezan. Jan eta egoteko gunea!



ARTEAGA ETA IBARRANGELUKO PARKING ERAIKINAK
Eraikin automatizatuak, espazio askoz txikiagoan askoz ere kotxe gehiago. Eraikin esanguratsuak, Arteaga eta Ibarrangeluari kutsu berri eta modernoa emango dienak. Autoak bertara iritsi eta sarrerako plataforman ezartzean, automatikoki aparkatzen dira, honela jendeari erosotasun handiagoa emanez. Eraikin hauek nahi den beste solairu eduki ditzakete lur kotatik behera. Egitura metalikoa eta aurre-ekoitzia.


martes, 5 de octubre de 2010

Urdaibai_orografiaren eta garraioen analisia


Urdaibairi buruzko azterlan honetan, garraiobideen arloa jorratu dugu ikuspuntu eta alor ezberdinetan sakonduz. gai hau aukeratzearen arrazoia, Urdaibai-en zehar udan ematen diren auto-ilarek, aparkaleku faltak, trafiko istripuek,.. sorturiko arazoiei arrazoi bat ematea da, hemendik abiatuz arazoak konpondu eta egoera hobetzeko.
Honetarako, gunearen azterketa orografikoa egin dugu, honek garraiobideengan izan ditzaken eragin positibo zein negatiboak baloratu eta lantzeko. Honez gain, mareen nondik-norakoa ere aztertu dugu, itsaso bidezko garraioak eskeintzen dituen aukerak ulertzeko.
lehen pauso honetatik abiatuz, erepide eta itsaso bidezko garraioen azterlan xehetua egin dugu, geure esperientziaz baliatuz, ibilbidean murgilduz neurketa, eta sentsazio ezberdinak pilatuz.
Lanketa honen fruitua dira planoetan ikus daitezkeen denbora-erradioak, auto fluxu neurketak,herrien arteko auto bidezko distantzia neurketak,..







Lan guzti honen ostean hainbat ondorio garbi atera ahal izan ditugu:



- Orografiak garraiobideetan duen eragina oso nabaria da, lehen zein bigarren mailako bide guztiak malda aldaketa eta ur mailaren arabera egituratzen baitira.

- Argi ikus daiteke, Laida eta Lagara heltzen diren bideak ez direla gai udan jasaten duten jende jarioari erantzuteko, bertan auto ilara luzeak, aparkatzeko arazo handiak, eta etengabeko arazoak sortzen dituztelarik.

- Urdaibai ingurune naturaltzat hartzen den arren, udan erakusten duen irudiak ez du naturaltasun idiliko horrekin zerikusirik. Etengabeko auto zaparradak, hondartzen masifikazioak eta inguruko herrien betetzeak, guztiz kontrako irudia erakusten digu.

- Trenaren erabilera azterturik, jendeak ia ez duela erabiltzen ikusita, bere erabilera eta izaera aldatzea ez litzateke batere txarra izango, eguneroko erabilerarako trena izatetik, tren turistiko izatera pasaz.

- Ekialdeko eta mendebaldeko ur-hertzak itsasoz lotzeko proposamena interesgarria izan daitekeen arren, Laidako hondartzatik hegoalderako herrien arteko lotura egitea ezinezkoa izango litzateke, ureran maila ez baita behar bezain handia.

sábado, 2 de octubre de 2010

kurtso hontan....

Espektatibak?kurtso guztietan galdera hori erantzun beharrean gaude eta guztietan berdina erantzuten dugu...asko ikastea eta disfrutatzea!bai,egia da,baina benetan espero duguna gehiegi ez sufritzea,gaupasa askorik egin behar ez izatea eta aprobatzea da!!!!!nahiz eta proiektuarekin gozatzea ere bilatzen dugun,bildur guzti horiek betetzen badira sufrimendua hobeto eramateko...ezin dugu beste gauza batzutan pentsatu...aprobatzea aprobatzea eta aprobaztea da helburua!
Horregatik,urteko proiektu guztietan gustora egotea da nire helburua ekainean benetan disfrutatzeko aprobatua ikusten badut batzutan beldurra eragiten digun web orrialde hortan...gaur ikasle guztien suplizioa da!!!
espektatibak?ze galdera da hori?