Lehenengo entregako analisiaren ostean ateratako ondorioei jarraiki, Laga eta Laidako trafiko eta aparkaleku arazoei aurre egiteko ezinbesteko beharra zegoela ikusi genuen. Masifikazioak sortutako arazoek ingurune “naturala”-ri izugarrizko kaltea egiten ziotela ikusirik, hau aldatu eta trafikoa bideratzeko estrategia berri bat pentsatzeari ekin genion, honek Laidako proiektua bideratzen lagunduko zigula kontutan hartut.
Gure proposamenaren oinarria, Laga eta Laidarako bidearen deskongestioan datza, honetarako estrategia eraginkor eta ausarta planteatzen dugularik. Gelakide batzuen proposamena ikusi genuenean oso interesgarria iruditu zitzaigun, baina Gernikatik Arteagarantz doan bidea, herri askotara heltzen dela ikusirik, oso zaila eta utopikoa iruditzen zitzaigun Gernikatik autoei bidea ixtea. Honegaitik, Gernikatik Lekeitio, Elantxobe, Ispaster, Arteaga, Ea eta beste hainbat herritarako trafikoa ez oztopatzeko, bidea Arteagan eta Ibarrangelun ixtea izango litzatekela egokiena pentsatu genuen. Honek, Arteaga eta Ibarrangeluri herri izaera handiagoa emango lieke, pasuko herri izatetik bertan gelditzeko nukleo izatera pasako liratekeelarik. Gainera herri bietako komertzio eta hostalaritzari izugarrizko bultzada emango lioke. Honez gain, Ibarrangelu-Laga-Laida-Arteaga tramua ixtean, ez genuke inolako herririk hartuko tartean, trafikoan distortzio txikiagoa sortuz.
Estrategia honekin, itxitako tramoa parke lineal bilakatuko litzateke, transporte publikoari eta bertako biztanleei soilik zabalduz auto bidezko trafikoa.

Parke linealean zehar, planoan markatutako gune estrategikoetan ontziralekuak, begiralekuak, pasarelak, zabalguneak,... eraikiko genituzke, itsasadarraren alde bietako guneak erlazionatuz eta lotuz, bideari bizia emanez.
Bukatzeko, Laida eta Lagako hondartzetako aparkalekuak espazio publiko edo parke bilakatuko lirateke, natura berreskuratuz, beraietan, eta bide guztian zehar puntu ezberdinetan autobus eta ferry geltokiak jarriko liratekeelarik.

BEGIRALEKUAK BIDEAN ZEHAR
Fauna eta flora begiztatzeko gune ezin hobeak. Pertsonen eta naturaren arteko lotura, bide estuaren zabalguneak, ibiltaria airean jartzen dutenak, bidaia interesgarri eta entretenitu batean murgilduz. Planoan markatutako gune estrategikoetan jarriko lirateke, itsasadarraren alde biak erlazionatuz, bista onenak aprobetxatuz. Irakurri, lasaitu eta egoteko gune paregabeak!
ITSASOAREKIN ERLAZIOA
Parke linealean zehar, itsas mailara jeisten diren bidexka edo jeitsierak egongo lirateke, ontziraleku gisa ere erabili ahal izango liratekeenak. Piraguak, txalupak, arrantzaleak, igerilariak,umeak,... batzeko gune aproposak. Natura hurbiletik ikusi eta bizitzeko guneak!
TXORI BEHATOKIAK
Urdaibaiko fauna bereziaz gozatzeko guneak. Paisaiaren marko gisa lan egingo dutenak. Gune estali eta babestuak, udan zein neguan erabiltzeko modukoak. Ibilbidean zehar tartekatuko dira, gune estrategikoetan barrena, Mundakako olatuaren, Ogoñoren, Hegaztien,.. perspektiba bikainak emanez.
LAGAKO BEHATOKIEN ZABALTZEA
Lagako hondartza gainean existitzen diren behatokien egokitze eta erreparazioa. Gune pribilegiatuaren hobetzea, jende gehiagok goza dezan. Jan eta egoteko gunea!
ARTEAGA ETA IBARRANGELUKO PARKING ERAIKINAK
Eraikin automatizatuak, espazio askoz txikiagoan askoz ere kotxe gehiago. Eraikin esanguratsuak, Arteaga eta Ibarrangeluari kutsu berri eta modernoa emango dienak. Autoak bertara iritsi eta sarrerako plataforman ezartzean, automatikoki aparkatzen dira, honela jendeari erosotasun handiagoa emanez. Eraikin hauek nahi den beste solairu eduki ditzakete lur kotatik behera. Egitura metalikoa eta aurre-ekoitzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario