PROGRAMAREN AZALPENA
-Tailer teorikoak eta praktikoak banatzen dira. Tailer teorikoetako lana indartzeko, ekoizpen guneetatik ahalik eta hurbilen egoteko ahalegina egin dugu, honela, marisko eta ostren uztiapenaren inguruko tailer praktikoa itsasertzean dago, ostreren alboan, zuraren ustiapenaren inguruko tailerra, mendebaldeko basoan,... Estrategia honekin, ikasleen motibazioa eta teoriaren azalpenerako erraztasun handiagoa lortzen da, orubearen baliabide guztien aprobetxamenduarekin batera.
-Trenaren integrazioa. Trenbideak sortzen duen mugaren deuseztapena. Tren geltoki baten sorrera, geltokira eta mendebaldeko basoetara heltzeko pasabideen sorrerarekin batera.
-Itsaso bidezko trafikoa. Ontziraleku baten sorrera, zein itsasontzien eraikuntza tailerraren ondoan egongo den, honela proiektuaren nukleoarekiko lotura bermatuz.
-Nukleo administratibo baten sorrera. Bulegoak, erakusketa gelak, areto nagusia,... hartuko dituen nukleo
baten sorrera. Nukleo honetatik tailerretarako pasabideak irtengo dira, proiektuaren zentru bihurtuz. Hau sortzeko, eraikin nahiko handia izan beharko duenez, Muruetako labe zaharraren berrerabilpena emango da, etorkizuneko eraikin berriaren zimentazio gisa.
TAILER EZBERDINEN IRUDI POSIBLEAK
BASO USTIAPENAREN INGURUKO TAILERRA
-Basoen ezagutza, egurraren erabilera
Tailer teorikoetarako modulo aurrefabrikatuak erabiliko dira, zeinek zuhaitzak erabiliko dituzten beraien pisuaren berme gisa. Beraz, kasu honetan basoa bera izango da egitura, eraikina bertan integratuz eta basoari minik egin gabe. Gune hau proiektuaren nukleo zentralarekin lotuta egongo da, pasarela sistema baten bidez.
ONTZIGINTZAREN IRAKURKETA BERRIA
-Surf-a Urdaibairen motore posiblea
- Zurezko surf oholen eraikuntzaren inguruko klase praktikoa. Honez gain, kaiak-ak, ontzi txikiak, kanoak,... Honela, aisiarekin eta lanarekin lotutako eremu ezberdinak batu.
-Tailer honen kokapena, ontziola guztietan eman ohi den moduan itsasertzean egon behar da.
-Tailer hau eta nukleoaren arteko lotura egiten duen pasabideak, ontziralekua ere proiektuan barneratzen du.
ITSAS USTIAPENAREN INGURUKO TAILERRA
-Ostreren berreskurapena
-Tailerra eta itsasoaren arteko lotura zuzena. Tailer teorikoetarako modulo aurrefabrikatuak itsasoan bertan.
PRODUKTU GUZTIEN KALITATE MARKA EDO ZIGILUA
-Proposamen sozio-ekonomikoan azaldu genuen moduan, Urdaibairen errekuperaziorako puntu garrantzitsu bat, produktu ekologikoen kalitatea bermatuko lukeen zigilu alternatibo eta propio baten sorrera zen. Gure proiektua zigilu honen zentru administratiboa eta hezkuntza zentrua izango denez, eraikitzen hasi aurretik, zigilu honen logoa diseinatzeko beharra ikusi genuen.
-Logoaren diseinuak, Urdaibairen barruan pertsonek duten garrantzia erakutsi nahi du, Mikel Laboak zioen bezala "bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea" egingo baitugu. Beraz, pertsonek ekoiztutako IZAERADUN PRODUKTUAK saltzeko helburuarekin eta URDAIBAI KALITATEA izenarekin logoak pertsona ezberdinak erakartzea du helburu, kapitalismotik haratago, gizarte berri bat eraikitzen hasteko.PROGRAMATIK ERAIKINERA
Programa eraikuntza sistema baten islatzeko bidean, egitura sistema ezberdinen inguruko lanketa sakona egiten hasi ginen. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun, erabilera ezberdinak batuko lituzken egitura hedakor eta mugaezina eraikitzea, era erraz eta merke batean eraikitzeko aukera emango lukeena. Honela, garai bateko MEGA-EGITUREN (archigram, yona friedman,...) ideia etorri zitzaigun burura, zeinek egitura euskarri bat izaten zuten modulo aurrefabrikatuak eusten zituena. Gainera, moduluen iraungitze data 40 urtekoa bazen, egitura euskarriaren askoz ere luzeagoa zen... Ideia hauek mundu mailako makro eskalakoak ziren arren, gure oruberako eta proiektuaren egituraketarako erabiltzea pentsatu genuen, egituraren eta modulo aurre-ekoitzien eskala aldatuz. Beraz, oruberan puntu gutxi batzutan apoiatuko zen egitura bat eraikitzea pentsatu genuen, aurrez eraikitako ikasgela moduluak barnean hartuko lituzkeena. Honela, moduluei euriaren aurkako isolamendua jartzea, modulu ezberdinetara heltzeko bideak egitea, instalazioak modulu ezberdinetara eramatea,... bezalako hainbat eta hainbat arazo ekidituko genituzke, natura errespetatuko lukeen eraikuntza sistema bat sortuz.
Eraikuntza sistema honek gainera, programa eta sistema sozio-ekonomikoa oso era zuzen eta egokian erakusten zituela pentsatu genuen, ekoizpen puntu txikiak biltzen dituen katalizadoreetatik, modulo aurre-fabrikatuak eusten dituen egiturara pasa garelarik.
Honen ostean, egitura hau eraikitzeko sistema ezberdinen azterlanean hasi ginen. Geure eskuez eraiki ahal izateko egitura merkea nahi genuen, puntu gutxitan apoiatuko zena (natura errespetatuz) eta pisu nahiko handia eusteko gai zena. Buruhauste eta proba askoren ostean, baldintza hauek beteko lituzkeen eraikuntza sistemara iritsi ginen. Betidanik ezagutzen ditugun andamioen barrak erabiliz , andamioen eraikuntzarako sistema tradizionaletik haratago joango zen eraikuntza sistema pentsatu genuen. Honela, baldintza guztiak betetzeaz gain, desmontatzeko oso erraza zen eta berrerabiltzeko aukera ematen duen egitura sistema lortu genuen.
GEURE ESKUZ ERAIKITZEKO AUKERA.
BIDE LUZEA ETA ZAILA
Sistema magikoaren bila... ORAIN ARTEKOAREN LABURBILDUMA
EGITURA SISTEMAREN APLIKAZIOA
-Lehengo zimenduen berrerabilpena
-Orubean apoio gutxi.
- Argi handiak
-Gunean integratu
EGITURATIK ERAIKINERA
GUNEEN ARTEKO ERLAZIOAK
-EBAKETAK- Egitura fatxada gisa, modulo aurrefabrikatuen kolokazioa.
- Modulo aurre-ekoitziak itsasoz ekarri eta grua itsasontzi baten bidez altzairuzko egituraren gainean jarri. Trenez ere berdina egiteko aukera.
-Hidroponikoen eta agrikultura biologikoaren inguruko tailerra dagoela kontuan harturik fatxadak baratza bertikala izatea pentsatu dugu. Honela, eraikin berdea izateaz gain, eraikin guztia tailer eta ekizpen gune izatea lortzen da, estetika hutsa izan beharrean.
ERAIIKIN EXISTEEN BERRERABILPENA
Labea eta tximinia monumentu gisa tratatu beharrean, hauei erabilera emateko ahalegina. Honela, tximinia bermetzat hartuta baratza bertikal bat sortzea pentsatu dugu, tximiniaren barrutik eskilara baten bidez igoko ginatekeelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario