lunes, 20 de diciembre de 2010

PROGRAMA+PROPOSAMENA_

Proiektua hasi genuenetik eginiko azterlan, informazio bilketa, ingurura gerturaketa,... guztien ostean, lehenago proposatutako sistema sozio-ekonomikotik proiekturako saltoa ematea izan zen hurrengo pausua. Urdaibai indarberrituko duen sistema alternatiboari jarraiki, hau gure Muruetako orubean islatuko duen programa eta eraikuntza sistema baten bila hasi ginen. Sistema sozio-ekonomikoaren inguruan hitzegiten ibili ginenean, argi ikusi genuen Muruetan eraiki beharreko proiektua ez zela eraikin huts bat izan behar, Urdaibairen motorearen erregaia izan behar zuela. Honela, hau abiapuntutzat hartuta, aztertutako lan arlo guztiak orubean barneratuko zituen programa pentsatzen hasi ginen, lan-arlo bakoitzerako gune aproposenak aztertuz, guneko irisgarritasunaren inguruko hausnarketa eginez, eraikuntza sistema ezberdinen onurak eta galerak begiratuz,.. Beraz, planoetan ikus daiteken programa orain arte eginiko azterlan guztiaren emaitza dela esan daiteke, Urdaibairen baliabide natural eta ekonomikoen laburbilduma bat, alegia.
PROGRAMAREN AZALPENA
-Tailer teorikoak eta praktikoak banatzen dira. Tailer teorikoetako lana indartzeko, ekoizpen guneetatik ahalik eta hurbilen egoteko ahalegina egin dugu, honela, marisko eta ostren uztiapenaren inguruko tailer praktikoa itsasertzean dago, ostreren alboan, zuraren ustiapenaren inguruko tailerra, mendebaldeko basoan,... Estrategia honekin, ikasleen motibazioa eta teoriaren azalpenerako erraztasun handiagoa lortzen da, orubearen baliabide guztien aprobetxamenduarekin batera.

-Trenaren integrazioa. Trenbideak sortzen duen mugaren deuseztapena. Tren geltoki baten sorrera, geltokira eta mendebaldeko basoetara heltzeko pasabideen sorrerarekin batera.

-Itsaso bidezko trafikoa. Ontziraleku baten sorrera, zein itsasontzien eraikuntza tailerraren ondoan egongo den, honela proiektuaren nukleoarekiko lotura bermatuz.

-Nukleo administratibo baten sorrera. Bulegoak, erakusketa gelak, areto nagusia,... hartuko dituen nukleo
baten sorrera. Nukleo honetatik tailerretarako pasabideak irtengo dira, proiektuaren zentru bihurtuz. Hau sortzeko, eraikin nahiko handia izan beharko duenez, Muruetako labe zaharraren berrerabilpena emango da, etorkizuneko eraikin berriaren zimentazio gisa.

TAILER EZBERDINEN IRUDI POSIBLEAK


BASO USTIAPENAREN INGURUKO TAILERRA

-Basoen ezagutza, egurraren erabilera

Tailer teorikoetarako modulo aurrefabrikatuak erabiliko dira, zeinek zuhaitzak erabiliko dituzten beraien pisuaren berme gisa. Beraz, kasu honetan basoa bera izango da egitura, eraikina bertan integratuz eta basoari minik egin gabe. Gune hau proiektuaren nukleo zentralarekin lotuta egongo da, pasarela sistema baten bidez.

ONTZIGINTZAREN IRAKURKETA BERRIA

-Surf-a Urdaibairen motore posiblea

- Zurezko surf oholen eraikuntzaren inguruko klase praktikoa. Honez gain, kaiak-ak, ontzi txikiak, kanoak,... Honela, aisiarekin eta lanarekin lotutako eremu ezberdinak batu.
-Tailer honen kokapena, ontziola guztietan eman ohi den moduan itsasertzean egon behar da.
-Tailer hau eta nukleoaren arteko lotura egiten duen pasabideak, ontziralekua ere proiektuan barneratzen du.


ITSAS USTIAPENAREN INGURUKO TAILERRA

-Ostreren berreskurapena

-Tailerra eta itsasoaren arteko lotura zuzena. Tailer teorikoetarako modulo aurrefabrikatuak itsasoan bertan.


PRODUKTU GUZTIEN KALITATE MARKA EDO ZIGILUA
-Proposamen sozio-ekonomikoan azaldu genuen moduan, Urdaibairen errekuperaziorako puntu garrantzitsu bat, produktu ekologikoen kalitatea bermatuko lukeen zigilu alternatibo eta propio baten sorrera zen. Gure proiektua zigilu honen zentru administratiboa eta hezkuntza zentrua izango denez, eraikitzen hasi aurretik, zigilu honen logoa diseinatzeko beharra ikusi genuen.
-Logoaren diseinuak, Urdaibairen barruan pertsonek duten garrantzia erakutsi nahi du, Mikel Laboak zioen bezala "bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea" egingo baitugu. Beraz, pertsonek ekoiztutako IZAERADUN PRODUKTUAK saltzeko helburuarekin eta URDAIBAI KALITATEA izenarekin logoak pertsona ezberdinak erakartzea du helburu, kapitalismotik haratago, gizarte berri bat eraikitzen hasteko.


PROGRAMATIK ERAIKINERA


Programa eraikuntza sistema baten islatzeko bidean, egitura sistema ezberdinen inguruko lanketa sakona egiten hasi ginen. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun, erabilera ezberdinak batuko lituzken egitura hedakor eta mugaezina eraikitzea, era erraz eta merke batean eraikitzeko aukera emango lukeena. Honela, garai bateko MEGA-EGITUREN (archigram, yona friedman,...) ideia etorri zitzaigun burura, zeinek egitura euskarri bat izaten zuten modulo aurrefabrikatuak eusten zituena. Gainera, moduluen iraungitze data 40 urtekoa bazen, egitura euskarriaren askoz ere luzeagoa zen... Ideia hauek mundu mailako makro eskalakoak ziren arren, gure oruberako eta proiektuaren egituraketarako erabiltzea pentsatu genuen, egituraren eta modulo aurre-ekoitzien eskala aldatuz. Beraz, oruberan puntu gutxi batzutan apoiatuko zen egitura bat eraikitzea pentsatu genuen, aurrez eraikitako ikasgela moduluak barnean hartuko lituzkeena. Honela, moduluei euriaren aurkako isolamendua jartzea, modulu ezberdinetara heltzeko bideak egitea, instalazioak modulu ezberdinetara eramatea,... bezalako hainbat eta hainbat arazo ekidituko genituzke, natura errespetatuko lukeen eraikuntza sistema bat sortuz.



Eraikuntza sistema honek gainera, programa eta sistema sozio-ekonomikoa oso era zuzen eta egokian erakusten zituela pentsatu genuen, ekoizpen puntu txikiak biltzen dituen katalizadoreetatik, modulo aurre-fabrikatuak eusten dituen egiturara pasa garelarik.

Honen ostean, egitura hau eraikitzeko sistema ezberdinen azterlanean hasi ginen. Geure eskuez eraiki ahal izateko egitura merkea nahi genuen, puntu gutxitan apoiatuko zena (natura errespetatuz) eta pisu nahiko handia eusteko gai zena. Buruhauste eta proba askoren ostean, baldintza hauek beteko lituzkeen eraikuntza sistemara iritsi ginen. Betidanik ezagutzen ditugun andamioen barrak erabiliz , andamioen eraikuntzarako sistema tradizionaletik haratago joango zen eraikuntza sistema pentsatu genuen. Honela, baldintza guztiak betetzeaz gain, desmontatzeko oso erraza zen eta berrerabiltzeko aukera ematen duen egitura sistema lortu genuen.

 GEURE ESKUZ ERAIKITZEKO AUKERA.

BIDE LUZEA ETA ZAILA
Sistema magikoaren bila...

ORAIN ARTEKOAREN  LABURBILDUMA



EGITURA SISTEMAREN APLIKAZIOA

-Lehengo zimenduen berrerabilpena

       -Orubean apoio gutxi.
       - Argi handiak
       -Gunean integratu




EGITURATIK ERAIKINERA


GUNEEN ARTEKO ERLAZIOAK
 -EBAKETAK
        - Egitura fatxada gisa, modulo aurrefabrikatuen kolokazioa.
                - Modulo aurre-ekoitziak itsasoz ekarri eta grua itsasontzi baten bidez altzairuzko egituraren gainean jarri. Trenez ere berdina egiteko aukera.

FATXADAK BAINO GEHIAGO

-Hidroponikoen eta agrikultura biologikoaren inguruko tailerra dagoela kontuan harturik fatxadak baratza bertikala izatea pentsatu dugu. Honela, eraikin berdea izateaz gain, eraikin guztia tailer eta ekizpen gune izatea lortzen da, estetika hutsa izan beharrean.

ERAIIKIN EXISTEEN BERRERABILPENA

Labea eta tximinia monumentu gisa tratatu beharrean, hauei erabilera emateko ahalegina. Honela, tximinia bermetzat hartuta baratza bertikal bat sortzea pentsatu dugu, tximiniaren barrutik eskilara baten bidez igoko ginatekeelarik.






jueves, 9 de diciembre de 2010

ESTRATEGIA EKONOMIKO ALTERNATIBOA_

EGOERARI BUELTA EMAN...

Urdaibaik bizi duen egoera ikusita, bertako gazteriaren lan falta, pasibotasuna, eta beste eskualde batzuetara lan egiten joan beharra kontutan harturik, oso beharrezkoa iruditzen zaigu Muruetako proiektua eraikin huts bat izatetik haratago, Urdaibairen biriki edo motore bilakatzea. Honetarako proiektu hau Urdaibai guztirako baliogarria izango den plan estrategiko baten barnean sartzea izango litzatekeela egokiena iruditzen zaigu, gaur egongo sasi-ekologismotik haratago joango den plan sozio-ekonomiko berri eta alternatibo baten barruan sartzea alegia. Ideia, Urdaibaiko gazteriak bertan lan egin ahal izatea da, gazteongan ikusten baitugu datozen urteotan eskualde honek har dezakeen bilakaera.
Natura eta baliabideen gestio eta tratamenduen inguruko azterlan sakon baten ostean, eta sistema sozio -ekonomiko autogestionatu eta autosufiziente ugariren inguruan informazioa batuta, sistema berri eta aurrerakoi baten bila hasi ginen proposamen honetara iritsi ginen arte.
Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango da honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.


ESTRATEGIA
KALITATE MARKA BATEN SORRERA

       -Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera

     1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
             -Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
                      -KATALIZADORE NAGUSIA

     2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
                      -KATALIZADORE SEKUNDARIOAK

      3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
                      -EKOIZPEN GUNEAK

      4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.

                      -SALMENTA PUNTU NAGUSIAK


EKOIZPEN PUNTU NAGUSIAK

Lehenago eginiko azterketaren bidez, historian zehar ekoizpen mota ezberdinetarako erabilitako lur-sailak berrerabiltzea da helburua, gaur egun erabilerarik ez duten eraikin zaharrak berriztuz, "bio-eraikin" berriak sortuz, bertan behera utzitako ekoizpen motak indartuz,... Plano honetan erabilera ezberdinetarako erabil daitezkeen gune eta eraikin ezberdinak finkatzen dira, Urdaibairi bizia emango dioten lanerako guneak alegia.
Jabego pribatu zein publikoko lurrak izan daitezke, jabego publikokoak direnean kontsezio bidez gazteei edo eskatzen duen pertsonari utziko zaizkio, jabego pribatukoak direnean jabearen esku egongo da Urdaibairen kalitate seinuaren sistemarekin bat egitea edo ez. Honela lurren errendimendu askoz ere handiagoa bermatzen da, Urdaibairi bizia ematen zaion heinean.
2. MAILAKO KATALIZADOREAK

Lehenengo planoan azaldutako ekoizpen puntuen gestioa, 2. mailako katalizadoreen bidez egingo da. Katalizadore hauek herri eta auzo ezberdinetan kokatzen dira, eta beraien inguruko ekoizpen puntuen gestioa egiteaz gain, lurren kontsezioen, produktuaren biltzearen, asanbladen sorreren,.. inguruko hainbat ardura ere izango dituzte. Katalizadore hauen arteko talde lana bermatuko duen zentru nagusia  gure muruetako proiektua izango da, honela mailaz- mailako sistema sozio-ekonomikoa sortuz.
Aipatu bezala, erabakiak asanblada ireki bidez hartuko dira, inor-inoren gainetik egon gabe. Hala eta guztiz, ezinbestekoa izango da administrazioaz arduratuko den norbait egotea, asanblada bidez hartutako erabakiak batu eta Muruetako gestio zentrura helarazteko lana izango duena. Honela, lehenengo sektorean lana sortzeaz gain, lan administratiboa eta hezkuntza lana ere sortuko ditugu, zirkulu itxi bat sortuz.
Aipatzeko da, bigarren mailako katalizadore hauen eraikinak, eraikin zaharrak berriztuz edo Muruetako proiektuan sortutako eraikuntza sistema beraz eraikiko direla, honela inguruari ahalik eta kalte gutxien eginez.
EKOIZPEN PUNTUEN ETA BIGARREN MAILAKO KATALIZADOREEN ARTEKO HARREMANA
Esan bezala inguruko ekoizpen puntuen gestioa auzo eta herrietan era estrategikoan kokatutako katalizadoreen bidez egingo da. Hurrengo pausoan ikusi dugun moduan, gestio zentru hauen arteko lana bateratzeko bidean, Muruetako katalizadore nagusia izango dugu.

GESTIO ZENTRUEN ARTEKO HARREMANA

Irudian ikus daitekeen moduan, Muruetako proiektuak izugarrizko garrantzia izango du Urdaibairen sistema sozio-ekonomiko berrian, gestio zentru nagusia izateaz gain, produktuen erakuslehio, ekoizpen mota ezberdinen hezkuntza zentru,... ere izango baita. Gainera, produktua saltzeko puntu garrantzitsuenen eta ekoizleen arteko zubi lana ere egingo du zentruak, honela ekoizle txikiari izugarrizko erraztasunak emanez.
Lehenengo mailako salmenta puntu garrantzitsu moduan Gernika eta Bermeoko azokak har genitzake, azoka hauen indartzeak produktuaren esportaziorako izugarrizko garrantzia izan baitezake, Euskal Herri mailako erakuslehio bilakatu baitaitezke.

MAILA GUZTIEN BATURA, SAREAREN OSOTASUNA
Ikus daiteken moduan, fraktal bat bailitzen hedatzen den sistema sozio-ekonomikoa da proposatzen duguna, Urdaibairen mugetatik haratago, beste eskualde guztietara hedatu daitekeena. Honela, Lea-Artibaik bere kalitate marka propioa sortu lezake, bere sare propioa eraikiz, durangaldeak berdina egin lezake, eta honela inguruko eskualde guztiek sistema alternatiboak martxan jarriz gero, gaur egun bizi dugun "krisi" egoera honi aurre egingo genioke, ingurugiroari kalterik egin gabe eta beti ordaintzen duen jende berak ordaindu gabe. Askotan konturatzen ez garen arren geure esku baitago etorkizuna kolorez edo zuri-beltzean margoztea, geure esku dago mundu berri bat eraikitzeko bidean lehen pausoak ematea.

Bukatzeko aipatu beharra dago, sortutako sare honek finkatuko duela Muruetan proposatuko dugun eraikinaren "forma" eta nondik norakoa, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den sistema sozio-ekonomiko baten barruan, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den eraikuntza sistema ezinbestekoa baita!

martes, 23 de noviembre de 2010

ANALISI_SOZIO-EKONOMIKOA_URDAIBAIEN_XI_XIX

Pasadan mendeetan Urdaibaien zeuzen jarduera sozial eta ekonomikoak aztertuz egindako ikerlana da hau.
Bertan,argi ikusten da zegoen mugimendua, bai ekonomikoa eta beraz, horrek dakarren mugimendu soziala askoz ere biziagoa zela. Alde batetik, jorratzen ziren gaiak askoz ere ugariagoak ziren, bai itsasotik eta baita nekazal lurretatik zetozenak.

Guzti hau ikertu eta gero, gaur egun jorratzen diren gaiak aztertzea falta da jada. Konparazio bat egiteko eta horrela ustia daiktezkeen arloak berpizteko edota gai berri batzuen planteamenduaren hasierako trazuak pentsatzen hasteko.

Urdaibai ekonomikoki eta sozialki bultzada baten beharrean dagoela argi ikusten delarik, naturak eskeintzen dituen baliabideak eta teknologiak eskaintzen dituenekin aprobetxatuz lehegora bueltatzea bilatzen da.,sentzu zabalenean eta lehen inguruan zituzten baliabideekin ia-ia autosufizienteak zirela ikusiz hori berriz lortzea helburua delarik.





Marea Errotaren funtzionamendua


Hoffman labe baten gaur egungo funtzionamendua

lunes, 25 de octubre de 2010

IRISGARRITASUN PROPOSAMENA

Lehenengo entregako analisiaren ostean ateratako ondorioei jarraiki, Laga eta Laidako trafiko eta aparkaleku arazoei aurre egiteko ezinbesteko beharra zegoela ikusi genuen. Masifikazioak sortutako arazoek ingurune “naturala”-ri izugarrizko kaltea egiten ziotela ikusirik, hau aldatu eta trafikoa bideratzeko estrategia berri bat pentsatzeari ekin genion, honek Laidako proiektua bideratzen lagunduko zigula kontutan hartut.
Gure proposamenaren oinarria, Laga eta Laidarako bidearen deskongestioan datza, honetarako estrategia eraginkor eta ausarta planteatzen dugularik. Gelakide batzuen proposamena ikusi genuenean oso interesgarria iruditu zitzaigun, baina Gernikatik Arteagarantz doan bidea, herri askotara heltzen dela ikusirik, oso zaila eta utopikoa iruditzen zitzaigun Gernikatik autoei bidea ixtea. Honegaitik, Gernikatik Lekeitio, Elantxobe, Ispaster, Arteaga, Ea eta beste hainbat herritarako trafikoa ez oztopatzeko, bidea Arteagan eta Ibarrangelun ixtea izango litzatekela egokiena pentsatu genuen. Honek, Arteaga eta Ibarrangeluri herri izaera handiagoa emango lieke, pasuko herri izatetik bertan gelditzeko nukleo izatera pasako liratekeelarik. Gainera herri bietako komertzio eta hostalaritzari izugarrizko bultzada emango lioke. Honez gain, Ibarrangelu-Laga-Laida-Arteaga tramua ixtean, ez genuke inolako herririk hartuko tartean, trafikoan distortzio txikiagoa sortuz.
Estrategia honekin, itxitako tramoa parke lineal bilakatuko litzateke, transporte publikoari eta bertako biztanleei soilik zabalduz auto bidezko trafikoa.



Parke linealean zehar, planoan markatutako gune estrategikoetan ontziralekuak, begiralekuak, pasarelak, zabalguneak,... eraikiko genituzke, itsasadarraren alde bietako guneak erlazionatuz eta lotuz, bideari bizia emanez.
Bukatzeko, Laida eta Lagako hondartzetako aparkalekuak espazio publiko edo parke bilakatuko lirateke, natura berreskuratuz, beraietan, eta bide guztian zehar puntu ezberdinetan autobus eta ferry geltokiak jarriko liratekeelarik.


BEGIRALEKUAK BIDEAN ZEHAR
Fauna eta flora begiztatzeko gune ezin hobeak. Pertsonen eta naturaren arteko lotura, bide estuaren zabalguneak, ibiltaria airean jartzen dutenak, bidaia interesgarri eta entretenitu batean murgilduz. Planoan markatutako gune estrategikoetan jarriko lirateke, itsasadarraren alde biak erlazionatuz, bista onenak aprobetxatuz. Irakurri, lasaitu eta egoteko gune paregabeak!




ITSASOAREKIN ERLAZIOA
Parke linealean zehar, itsas mailara jeisten diren bidexka edo jeitsierak egongo lirateke, ontziraleku gisa ere erabili ahal izango liratekeenak. Piraguak, txalupak, arrantzaleak, igerilariak,umeak,... batzeko gune aproposak. Natura hurbiletik ikusi eta bizitzeko guneak!



TXORI BEHATOKIAK
Urdaibaiko fauna bereziaz gozatzeko guneak. Paisaiaren marko gisa lan egingo dutenak. Gune estali eta babestuak, udan zein neguan erabiltzeko modukoak. Ibilbidean zehar tartekatuko dira, gune estrategikoetan barrena, Mundakako olatuaren, Ogoñoren, Hegaztien,.. perspektiba bikainak emanez.




LAGAKO BEHATOKIEN ZABALTZEA
Lagako hondartza gainean existitzen diren behatokien egokitze eta erreparazioa. Gune pribilegiatuaren hobetzea, jende gehiagok goza dezan. Jan eta egoteko gunea!



ARTEAGA ETA IBARRANGELUKO PARKING ERAIKINAK
Eraikin automatizatuak, espazio askoz txikiagoan askoz ere kotxe gehiago. Eraikin esanguratsuak, Arteaga eta Ibarrangeluari kutsu berri eta modernoa emango dienak. Autoak bertara iritsi eta sarrerako plataforman ezartzean, automatikoki aparkatzen dira, honela jendeari erosotasun handiagoa emanez. Eraikin hauek nahi den beste solairu eduki ditzakete lur kotatik behera. Egitura metalikoa eta aurre-ekoitzia.


martes, 5 de octubre de 2010

Urdaibai_orografiaren eta garraioen analisia


Urdaibairi buruzko azterlan honetan, garraiobideen arloa jorratu dugu ikuspuntu eta alor ezberdinetan sakonduz. gai hau aukeratzearen arrazoia, Urdaibai-en zehar udan ematen diren auto-ilarek, aparkaleku faltak, trafiko istripuek,.. sorturiko arazoiei arrazoi bat ematea da, hemendik abiatuz arazoak konpondu eta egoera hobetzeko.
Honetarako, gunearen azterketa orografikoa egin dugu, honek garraiobideengan izan ditzaken eragin positibo zein negatiboak baloratu eta lantzeko. Honez gain, mareen nondik-norakoa ere aztertu dugu, itsaso bidezko garraioak eskeintzen dituen aukerak ulertzeko.
lehen pauso honetatik abiatuz, erepide eta itsaso bidezko garraioen azterlan xehetua egin dugu, geure esperientziaz baliatuz, ibilbidean murgilduz neurketa, eta sentsazio ezberdinak pilatuz.
Lanketa honen fruitua dira planoetan ikus daitezkeen denbora-erradioak, auto fluxu neurketak,herrien arteko auto bidezko distantzia neurketak,..







Lan guzti honen ostean hainbat ondorio garbi atera ahal izan ditugu:



- Orografiak garraiobideetan duen eragina oso nabaria da, lehen zein bigarren mailako bide guztiak malda aldaketa eta ur mailaren arabera egituratzen baitira.

- Argi ikus daiteke, Laida eta Lagara heltzen diren bideak ez direla gai udan jasaten duten jende jarioari erantzuteko, bertan auto ilara luzeak, aparkatzeko arazo handiak, eta etengabeko arazoak sortzen dituztelarik.

- Urdaibai ingurune naturaltzat hartzen den arren, udan erakusten duen irudiak ez du naturaltasun idiliko horrekin zerikusirik. Etengabeko auto zaparradak, hondartzen masifikazioak eta inguruko herrien betetzeak, guztiz kontrako irudia erakusten digu.

- Trenaren erabilera azterturik, jendeak ia ez duela erabiltzen ikusita, bere erabilera eta izaera aldatzea ez litzateke batere txarra izango, eguneroko erabilerarako trena izatetik, tren turistiko izatera pasaz.

- Ekialdeko eta mendebaldeko ur-hertzak itsasoz lotzeko proposamena interesgarria izan daitekeen arren, Laidako hondartzatik hegoalderako herrien arteko lotura egitea ezinezkoa izango litzateke, ureran maila ez baita behar bezain handia.

sábado, 2 de octubre de 2010

kurtso hontan....

Espektatibak?kurtso guztietan galdera hori erantzun beharrean gaude eta guztietan berdina erantzuten dugu...asko ikastea eta disfrutatzea!bai,egia da,baina benetan espero duguna gehiegi ez sufritzea,gaupasa askorik egin behar ez izatea eta aprobatzea da!!!!!nahiz eta proiektuarekin gozatzea ere bilatzen dugun,bildur guzti horiek betetzen badira sufrimendua hobeto eramateko...ezin dugu beste gauza batzutan pentsatu...aprobatzea aprobatzea eta aprobaztea da helburua!
Horregatik,urteko proiektu guztietan gustora egotea da nire helburua ekainean benetan disfrutatzeko aprobatua ikusten badut batzutan beldurra eragiten digun web orrialde hortan...gaur ikasle guztien suplizioa da!!!
espektatibak?ze galdera da hori?