Honela, egin beharreko lanaren garrantzia kontuan hartuz eta guneak eskeintzen dituen aukerak begiratuz, aukera hauek aprobetxatzeaz gain biderkatzea beharrezkoa dela ikusi dugu, helmuga handietara heltzeko ahalik eta bide onena bilatu behar baita.
Bide hau eraikitzeko, guneak eta bertako soziologiak eskeintzen dituen aukeretan oinarrituz, Bermeorekiko dependentzia izan beharrean, honekin elkarlanean arituko den auzoa diseinatzen ahalegindu gara, honetarako gaur egun dagoena errespetetatuz, baina auzoari morfologia fisiko eta soziologiko berri bat emanez. Honela, lehenago eginiko azterlanetik ateratako ondorioetatik, programa eraginkor eta erakargarria eraikitzen saiatu gara. Programaren helburua, auzo guztiak baserri bakar bat bezala funtzionatzea izango da. Baserriek, uztiapen mota ezberdin ugari lantzen dituzte eraikin baten barnean eta honen inguruan. Kasu honetan, auzo guztian zehar hedatuko dira uztiapen motak, landa-lurrak, eraikin existenteak,... aprobetxatuz eta etorkizunera begira eraikin gehiago eraikiz.
Programari dagokionez, landa-lurren aprobetxamendu maximoan oinarritutako estrategia proposatu dugu, gaur egun baserritarrik ez dagoenez, lurrak bertan behera utzita baitaude. Honela, baserritar isolatuen uztiapen txikietan oinarritutako sistema proposatu beharrean, biztanle guztientzako komuna izango den produkzio handiagoa sortzea pentsatu dugu, gaur egun ez baita auzoan baserritarrik gelditzen. Produkzio hauek handiagoak diren arren, ez dugu, makro-kultiborik sortu nahi, ALMIKE KALITATE IKURRAri bizia emateko besteko produkzioa sortu nahi dugu, ez inguruko baserritarrekin lehiatuko duen ezer! Gainera, ikur honen bidez, eta hau URDAIBAI KALITATE IKURRAREN barnean integratuz, inguruko kultibo txikiei ere irtenbide eraginkor bat bilatuko diegu, inguruko katalizadore lana eginez.
Honela, proiektuaren formalizazioa martxan jartzeko (aipatutako guztia zimendu gisa hartuz), lau puntu garrantzitsu bereiztuko ditugu:
1-Lurren eta eraikinen aprobetxamendu maximoa.
2-Plazaren garrantzia
3-Energia gastu minimoa eraikuntzan
4-Itxura erakargarria.
Puntu hauek errespetatuz, ondorengo programa diseinatu dugu:
1-Lurren aprobetxamendua
Planoan ikus daiteken moduan, hegoaldera ematen duen magala, mahats produkziorako erabiltzea pentsatu dugu. Honela, gaur egun nekazaritzarako erabili ezin daiteken lur eremu handia berreskuratuko dugu. Berreskuraketa honetarako, proiektuko eraikinen itxura guztiz finkatuko duen sistema erabiltzea pentsatu dugu, honela nekazal lurrak beraiek arkitektura izango direlarik. Beraz lurrak aprobetxatzeaz gain, era oso simple bezain interesgarri batean, natura tektonizatuko dugu, plataforma lauak sortuz. Txinako arroz landapenetan oinarritutako sistema honen bidez, malda dela eta gaur egun erabili ezin diren lurrak erabiltzea lortuko dugu, eta eraikitzeko orduan jarraibide eta baldintza bat izatea lortuko dugu, honela interbentzio guztia integratuz.
Era honetara, lurren aprobetxamendu maximoaz gain, interbentzioaren ikusgarritasuna dela eta jendea erakartzeko erreklamo garrantzitsu bat izatea lortzen da, honela, jendea guk defendatzen dugun gizarte eredura hurbilduz.
Mahats uztiapenaz gain, iparraldera ematen duen magala, nekazaritzarako egokia ez denez, abeltzantzarako aprobetxatzea pentsatu dugu. inguru hau nahiko laua denez, abere-pabilioi nahiko handiak egiteko aukera izango dugu, zeinek sistema aurrefabrikatuak erabiliz eraikiko diren.
3-Energia gastu minimoa eraikuntzan
Aipatu bezala, abere-pabilioietarako egitura sistema aurrefabrikatu bat egitea pentsatu da. Honela, aukeratutako sistemak, pabilioiek izan beharreko argi eta tamainak errespetatuko ditu. proiektu guztia 5 eta 3 metroko pieza metalikoak erabiliz eraikitzea da helburua. Pieza hauek, txakolina egiteko kupel handien diametroari, abereen pentsu eta harto siloei eta traktore batek maniobratu eta mugitzeko behar duen bide zabalerari erantzuten die, honela, produkzioak eraikuntza sistema guztia baldintzatuko duelarik. Eraikuntza sistemari dagokionez, 5 eta 3 metroko piezak erabiliz, Muruetako edo Bermeoko ontzioletan, portikoak eraiki eta kamioien bidez Almikera ekartzea izango litzateke estrategia. Portiko aurreekoitzi hauek, 15 metrorarte kamioian ekarri daitezke almikera, eta grua baten bidez behar den tokian kokatu. Honela, egitura kuadrikulatua eraiki ostean fatxada panelak koklokatzea izango litzateke kontua. hemen sistema honekin eraikitako proiektu baten maketa:
Sistema honek, hegoaldera ematen duen magal maldatsuan era erraz eta azkarrean eraiki ahal izatea ahalbidetzen du gainera, lurzorua errespetatuz eta hustulan eta betelanik egin gabe.
2-Plazaren garrantzia
Baldintza ekonomiko eta ekologiko guzti hauek errespetatuz, eta Almikeko baldintza sozialei bultzada bat emateko asmoarekin, auzo honetan plazak daukan garrantzia azpimarratzea oso garrantzitsutzat hartu dugu. Plazari garrantzi hau emateko bidean, hegoalde eta iparraldera fatxada bat ematea oso interesgarria dela ikusi dugu, honela, plaza itxi bat sortuz, auzoari nukleo zentral garrantzitsu bat emanez. Interbentzio honekin, plazak, etxe batean pasillo banatzaileak hartzen duen funtzioa egiten du, jende guztia hemendik pasatzera bultzatuz. Gainera, gaur egun plaza zatitzen duen bidea iparraldeko magalaren azpikaldetik desbideratuz, plaza guztiz peatonal zabala lortu dugu. Plaza hau, bertan eta inguruko auzo eta baserrietan ekoitzitako produktuak saldu eta erakusteko azoka egiteko ere erabiliko da, tabernarekin batera Almikeren erakuslehio izango delarik. Gainera, era honetara baserritar eta gazteen arteko harremana, trukea, hezkuntza,... bultzatuko dira.
Behin-behineko oin honetan argi ikusten da, plazari eman nahi zaion garrantzia. Hegoaldeko fatxadan, generazioen arteko zubia izango den zentru kultural, hezkuntza zentru eta aterpetxe-udalekua egongo da. Eraikin hau abere pabilioiak eraikiko diren sistema beraz eraikiko da, plazatik landara existitzen den kota aldaketara ongi moldatuz. Aterpetxeko "etxetxo" edo logela guztiek, mahastietara eta plazara, bietera" izango dute irteera, honela bisitariari auzoaren parte dela sentiaraziz. Aterpetxe eta udalekuaren helburua familiak, gazteak, umeak,... baserri mundura hurbiltzea eta mundu honetan hezitzea izango da, sistema ekonomiko eta sozial ezberdinak existitzen direla erakutsiz. Gainera, aterpetxe zein kultur zentruaren kudeaketa, Almikeko kooperatibako kideek beraiek eramango dute, lan ezberdinetan turnoak eginez. Honela, gaur eguneko gizarte kapitalistan lanak dakarren monotoniatik ihes egitea lortuko dugu, pertsonak beraien lanaren fruituak arlo ezberdinetan ikusiko dituztelarik.
Gainera, oinean ikus daitekeen moduan, mendebaldean dauden hiru baserrien arteko lotura bultzatzea izango da proiektuaren beste alderdi garrantzitsu bat. Gaur egun baserriak lantegi kutsua guztiz galdu duenez, hutsik dauden hiru baserri hauek birmoldatu eta etxebizitza bloke bat bezala funtzionatu dezatela egokiagoa litzatekeela pentsatu dugu. Honela auzoko biztanleak, hiru baserri hauetan biziko dira, gune komunitario eta komunak izango dituztelarik, APROPIAZIO ESPARRU ezberdinekin batera.
Honez gain, AUZOAK BASERRI ERRALDOI BAT BEZALA funtzionatuko duenez, beharrezkoa ikusten dugu lanerako elementu eta produkzio gune ezberdinak bisitariari argi eta garbi erakustea. Honen erakusle, plaza eta mahastiak gurutzatzen dituen zinta trasportadorea, zeinen helburua, mahatsa ardandegira eramateaz gain, bisitariari auzoaren funtzionamenduaren berri ematea izango den.
Bukatzeko ideia guzti hauek biltzen dituen proiektuaren irudi batzuk:
Baserriaren etartea bailitzan, Ibonek aipatutako FAR-en Wallhouse-eko tarteko espazio eta gertutasunean oinarrituz, zentru kultural eta hezkuntza zentrua kokatuko da, baserriaren jarraipen gisa bolumen abstraktu bat sortuz. Honela, eraikin bat beste baten barruan sartuz, gune estali irekiak, baratza txikiak, aisialdirako guneak,... denak batera uztartzen dira.
Irudi honetan plazaren hegoaldeko fatxadari ematen zaion tratamendua ikusi daiteke, aterpetxeko modulo ezberdinek daukatenplazarako irteera, zentru kulturala den pabilioia, barne espazioak, existitzen diren arbola guztiekiko errespetua,...
Irudi honetan, plazatik eraikinak izango duen itxuraren zirriborroa eta mahastietarako sortuko diren plataformekin izango duen integrazioa ikus daiteke. Arkitektura ez da eraikina bakarrik izango, arkitektura lurrean hasi eta eraikinean bukatuko da...
No hay comentarios:
Publicar un comentario