miércoles, 22 de febrero de 2012

>>GRADAK+ESPAZIO PUBIKOAREN OSOTZEA BAIONAN.

Proiekua planteatzerako orduan estrategia basiko batzuk hartu ditut lehenik eta behin, ondoren horietaz baliatuz garatzeko eta irtenbide egokia topatzeko asmotan.

Lehenik eta behin, inguruan dauden puntu garrantzitsuak lokalizatu eta zonaldean duten eragina zer nolakoa den aztertu dut, bai eliza,bai gaztelua,alboko etxebizitza blokeak eta muroa bera. Ondoren, bideak eta fluxuak esparruan zelako influentzia duten eta azkenik,zonaldearen beraren kota aldaketa eta forma.

Horiek guztiak kontuan hartu eta gero, bidearen kokapena dagoen moduan uztea proposatzen dut. Funtsezko aldaketa batzuekin: eragin gunean +0.5m-ko desnibela egitea eta pabimentu aldaketa bat egitea. Horrela,kotxez zoazenean, kota aldaketarekin pertsibitu egiten duzu bestelako gune batean zaudela eta pabimentuak sentzasio hori handitzea du helburutzat. Gainera, espazioa bat moduan tratatzeko,puntu batzuetan, bidearen “lerroa” desagertaraztea proposatzen da.

Beste alde batetik, L formako sistema egituratzailea sortzea erabaki dut, argiztapen, itzala/argia (begetazioari esker) eta antzerkirako baliagarriak izateaz gain, lehen esan bezala puntu guztietan egitura horiek agertzen badira eragin eremuan zaudela pertsibitzen duzulako, eta beraz, proiektuak osotasun bat lortzen duelako zonalde osoan.

Azkenik, zonaldean bertan kale guztien ikuspuntu komunean eta elizarekin perpendikularra denarekin; zonaldeko espazio bi ezberdintzen dituen bolumen batekin espazioaren tortsio bat egitea proposatu dut. Batetik,begiralea gune konkretu batera begiratzea lortzen delako eta bestetik babes akustikoa ere sortzen delako. Beste aldean programa sartuko litzateke. Horrela, gunearen sarrera biak zerbitzatzen dira bolumen bera konexio modura edukiz.


lunes, 7 de noviembre de 2011

>>ARSENALAREN ANTOLAMENDUA.Niveko Unibertsitate Kanpusaren Handitzea.

>>TOPOGRAFIA BERRIA SORTZEN.ESPAZIO PUBLIKOAREN JARRAITASUNA.
Partzela eta bere inguruak aztertu eta gero, proiektuari irtenbide egokia ematen saiatu gara. Horretarko, oso garrantzitsua ikusi dugu espazio publikoaren jarraipen bat egitea, hau da, eraikin bolumen trinko bat sortu beharrean, espazio erabilgarri eta aprobetxagarri bat sortzen saiatu gara.
Batetik,eraikinak topografiaren barne sartu ditugu,inpaktu bisuala txikituz eta 2 nibel ezberdin sortuz. Zeinetatik ibili daitekeen eta beraz, espazioaren segida bat lortzen dugularik. Bestetik, harresiaren zimenduak dauden tokiei keinu bat eginez espazioak sortu dira, eraikinak eta topografia berri horrek antzinara bueltatzen gaituelarik.
Unibertsidadeak espazioaren amaierara eramatea planteatu dugu,horrela arinago sortzen dugun espazio horretatik mugimendua egotea bultzatzen baitugu batetik,eta bestetik,atzealde eta aurrealdearen arteko lotura bat lortzen dugulako,lehen esan bezala, espazio publikoaren zirkulazio etengabea sortuz. Gainera, Unibertsidade eraikinak bertan jarrita, zonaldeari amaiera bat ematen lortzen saiatu gara, eta berriz ere,lehen esan bezala, aurrean sortu dugun espazio publiko horri sentzu eta afluentzi bat zihurtatzen diogularik, argi dagoenez,unibertsidadera heltzeko bertatik pasati baitira bistanleak.
Beste alde batetik, erresidentzi gunea pixba bat soterratzea pentsatu dugu, patio antzeko bat sortuz, eta horrela argiztapen gehiago irabaziz. Gainera,alboan dagoen erresidentziarekin lur azpitik lotzea planteatzen dugu, lehen esan bezala,eraikin bolumen trinko bat izan beharrean, berdegunea + espazio publiko jarraia lortzen baitugu,alboetan dauden eraikinei lepoa eman gabe.
ARGIZTAPENA

Proiektu honetan argiztapenak berebiziko garrantzia duela esatea oso garrantzitsu ikusten dugu.
Horregatik, gabaz zer nolako efektua sortzen den ikustea interesgarria dela pentsatzen dugu.
Batetik, lehen esan bezala triangeluak topografiaren abstrakzio bat bezala proiektatuak izan direla aipatu beharra dago, horien azpikaldean sortzen diren irrikituak bonbilla gigante modura lan egiten baitute,beraien ingurua argiztatuz eta altxaeran kota ezberdinen diferentziak ongi markatuz.
Bestetik, gune guztia eratu den triangulazioaren parte batzuk (berdeguneenak) ere argiztatu dira. Hau da, tringulazio horiek markatu egiten dira piezen arteko juntetan iluminazioa jarriz. Horrela, triangulazio horren parte diren marrak markatu,eta proiektuak osotasun baten modura uler dadin.Lehen esan bezala, nibel ezberdinen arteko konexioa bertan barkatzen delarik, azkenean, proiektuaren funtza topografi artifizial baten bidez nibel ezberdinak batzea baita.
Gainera,estalkiek ere nibel ezberdin horien arteko konekxioa markatzen dute, beraiek ere gauean gune ezberdinak argitatzeko erabiliko baitira, hauek ere, eta lehen esan bezala, altzaeran inpakturik handiena sortuko dutelarik.
Bukatzeko, eta hainbatetan aipatu dugun moduan, altuera ezberdinen jokoaz aprobetxatuz, gune ezberdinen sorrerari paso eman diegu. Horregatik,eta arrakala berri horiek argi markatzeko eta gaba eta egunez inpaktu bisuala ezberdina izateko argiztapenaz baliatu gara. Egunez, arrakala horiek paisaiarekin mimetizatuko direlarik, osotasun bat lortuz eta sortu dugun topografi berri horren parte oso bat bihurtuz. Eta bestetik, gabaz, arrakala horiek gunearen puntu garrantzitsuenak bihurtuko dira, argiztapenaren bidez markatu egingo direlako,efektu ezberdinak lortuz segun topografia berri horren ze puntutan zauden kokaturik.
Tipologi guztiak topografiak eragiten dizkien formen ondorioz sortu dira eta topografia horretaz baliatuz, altuera joko anintz sortu ahal izan ditugu eraikinen edo bolumenen barrualdean, espazio anitz eta aberatsak suertaraziz.
Gainera, topografian bertan egin ditugun koten aldaketaz baliatuz, nibel ezberdinak sortu ahal izan ditugu. Esan beharra dago, proiektuaren funtsa den ideia beti mantenduz, hau da, espazio jarrai bat sortuz,nibel guztiak zuzenean konektaturik daude,bai kanpoaldetik eta baita barrualdetik ere bai, beti jarraitasun bat bilatuz.
Ebaketetan,argi ikus daiteke lehen aipaturikoa eta gainera, esan beharra dago ere, berdeguneek eta argiak paper oso garrantzitsua bete dituztela proiektu hau sortzerako orduan.

Lorategigintzako zonalde publikoetan lorategigintza praktiketarako erabilgarriak izango diren azalerak sortu dira.
Horrela,negutegiaz gain,lorategi urbano antzekoak proiektatu dira. batetik, ikasleentzako praktiketarako oso baliagarriak suertatzen direlako eta bestetik beratik pasatzerakoan espazio atzegin eta lasai bat sortzen delako,lorez josia eta alaitasuna ematen diona espazioari.
Gainera,eta lehenago esan bezala, unibertsitate zonalde hontako eraikina lehen zegoen harresiari keinu bat egiteko proposatu da, bateti hartzen duen altueragatik eta bestetik materiak bertikal eta jarrai bat erablili dugulez, horrek homogeneotasun eta presentzia ematen dio eraikinari, beti ere,baita erabili dugun materialagatik ere, paisaiarekin eta topografiarekin bat egiten duela. Bestalde, eraikinaren estalki berde zapalgarriak eta behealdean dagoen loraz jositako berdeguneek nibel bien arteko konecio bisual bat sortzen dute,espazioa bateratuz.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

>>PLACE DU REDUIT-en INTERBENTZIOA

>>IDEIA NAGUSIAK_

1_Baionako Herria aztertu eta gero, interbentzio puntuko inguruko gune interesgarrienak eta ibilbideen arteko fluxuak analizatzea baliagarria ziurtatu zait. Horrela, proiektatzeko dagoen guneari etekin handiena ateratzeko asmoz.
Zonaldearen orografia eta uraren portaera ere esagutzea garrantzitsua iruditu zait proiektatzen hasi orduko.Dena dela, marea gora eta marea beheran suertatzen diren aldaketak ez diote guneari asko eragiten,argi dagoenez,harresiak ostopo handia egiten diolako urari.Gainera, eraikuntza uraren nibelera jaistea ez zait oso komenigarria iruditzen harresiaren azalaren kutxua mantentzea onuragarria iruditzen zaidalako arkitektoak sortu zuen espazioari keinu bat egiteko.

2_Bertan egon eta gero,fluxuen gutxi gora-beherako hausnarketa bat egin dut.
Batetik, eskeman ikusten den bezala,kotxeen mugimendua Alde Zaharraren perimetroan eta bestaldean eskola inguruan etab banatzen dira. Gure interbentzio gunea pixka bat alde batera utziz.
Bestetik, pertsonen mugimendua zonaldeko ematen dela esan dezakegu, Alde Zaharra eta eskola partetik hegoaldera emanez eta zubiaren bestaldean beste zonalde bat sortzen delarik. Berriz ere,ikusi dezakegu gure zonaldea oinezkoentzat ere pixka bat aparte gelditzen dela.
Horregatik, interbentzio gunea reaktibatuko duen proposamena eguten saiatu naiz,gune publiko berri bat sortuz.

3_Interbentzio gunea berpizteko interesgarriak edota esangarriak iruditu zaizkidan guneak markatu ditut. Horretarako fluxuen eta mugimenduen ibilbideak kontuan hartu ditut.
Alde batetik, berdeguneak markatu ditut.Esan beharra dago,eta esanguratsua iruditu zait, gehienak errekaren inguruan kokatuak daudela,herriaren eta ibaiaren arteko konexio modura.
Horregatik,programa eta espazio publiko berde bat sortzea erabaki dut, jarraitasun bat emateko berdeguneen lerroari eta herriari berari puntu horretan ibaiarekiko amaiera eta erantzun bat emateko,kulminazio modura.
Horrela,fluxuak zerbait aldatzea bilatzen da gunea bera erabiliz eta beraz, gunea bera berpiztuz.

4_Guneen arteko erlazioak bilatzea garrantzitsua iruditzen zait gunea bera berpizteaz gain herria bultzatzeko ere.
Ez dira zetan lotura fisikoak izan behar, baizik eta lotura birtualak sortzea bideragarria izango litzatekeela uste dut. Ala nola, esposizio ezberdinak sortzea museoan eta sortutako erakusketa gune berrian zerikusia dutelarik edota informazio guneaz baliatuz herri guztitik dihoazten ibilbideak egitea bultzatuz,adib.

5_Gunearen beraren sortzea. Proiektua garatzea.
Proiektua garatzerako orduan,inguruan dagoen paisaiari eta gune ezberdinei erreparatu diet.
Espazio publiko berdean ebaketa batzuk eginez harresitik interesgarriak zuertazten diren ikuspuntuak enmarkatzea pentsatu dut, harresian bertan gerrarako erabiltzen ziren leihoak imitatuz.
Udaletxea,ibaia,aurreko auzoak eta zubia destakatzea pentsatu dut,espazio eta sentsazio ezberdinak pizteko asmoz.


>>PROIEKTUAREN SORTZEA_

1_Lehenik eta behin XVI.mendetik zeuden zimentuak aztertu ditut eta proiekturako erabilgarriak direla iruditu zait.
Batetik,goaildean proiektatu dudanarekin zerikusi zuzena daukalako,hau da, XVI.mendetik dauden leihoak paisaia enmarkatzen dutelako.Eta bestetik, espazio egokia eta atsegina sortzen delako eta zimendu hauek erabiliz berria eta zaharra bat egin eta proiektu oso bat osatzen dutelako.
Horregatik,3 nibel ezberdin sortzea erabaki dut. 

 1.Zimenduen nibelean dagoen
  ERAKUSKETA GUNEA.Ranpa baten
   bidez komunikaturk dago
   goikaldearekin,berria eta
   zaharra bertan fusionatzen
   direlarik.

 2.Kale nibelean dauden
   TRINTXERA antzeko bideak,
  espazio komun baten
  fusionatzen direnak.
 3.Aldapez osatutako ESPAZIO
  BERDE PUBLIKOA.Espazio
  ezberdinak sortzen
  dituztelarik.

2_Bigarren nibelean kokaturiko TRINTXERA moduko bideek inguruko paisaiaren puntu interesgarriak enmarkatzen dituzte.
Goialdean sortutako espazio berde publikoa ebakiz gune komun batera eramaten dituzten bidezkak sortu ditut miradoreetan bukatzen direlarik.
Bide guztiak bat egiten duten gunean programa kontzentratu dut,proiektuari indar handiagoa emateko eta babes sentsazio hori indar handiagoa hartu dezan.Espazio horren ertzetan eta berdegunearekin integratuz kokatu ditut programaren parte ezberdinak,lur azpian geratzen direlarik,paisaiarekin mimetizatuz eta beraz, espazioari berari garrantzia emanez,ez eraikinei.

3_Bideak eta espazio komuna sortu ondoren, goiko eta beheko espazioen arteko loturak sendotzea garrantzitsua iruditu zait.
Batetik, behatokiak estali eta espazio itxiak sortu ditut paisaiaren enmarkatze hori indartzeko eta bestetik, berdeguneak beraien artean komunikatzeko eta beraz, goiko nibelean dagoen espazio publikoa jarraia izan dadin.
Gainera,berdeguneak inklinazio ezberdinak dituzte altuerekin sentzasio ezberdinak pizteko eta gainera,lurreko materiala eta berdeguneen ertzetakoa berdina denez,zura, berotasun eta babes sentzazio hori handiagotzen da espazioak argi ezberdinduz baina aldi berean binkulatuz.
Bestalde, bide partean berdeguneek espaloiaren kota berean daude,bideari erantzunez eta espazio publikoari sarrera bat emanez kota igotzen dihoan einean. Gainera,lehen esan bezala, puntu honetan nibel biak batu egiten dira aukera ezberdinak suertatuz.

4_ Emaitza. Bolumenak espazio berdearekin integratzen dira goiko eta beheko espazioak lotuz,batetik zubi modura eta bestetik estalki modura.
Gainera, goialdeko espazioan begetazioa jartzea erabaki dut gune horiek indarzteko asmoz eta gainera espazio atsegin eta naturala sortzeko armoz.
Bestalde, bidezkak azeraren jarraitasun modura planteatzen dira, etenik gabeko loturak sortuz.
Erdiko gunean, lehen esan bezala, programa sartzen da, goiko begetazioaz baliatzen dena eta beheko materialarekin mimetizatzen dena.
Beraz, eraikin bat sortu beharrean, ESPAZIO BERRI bat sortzea egokiagoa iruditu zait. Gunea bera berpizteko(espazio publiko berde bat sortuz,erabilera ezberdinak dituena gainera) eta bestetik XVI.mendetik dagoen harreria aprobetxatu eta honi keinu bat egiten dion espazioa sortuz,harresioen erabilera estremora eramanez era abstraktu batean.

>>PROIEKTUA_


Proiektua garatzerako orduan,inguruan dagoen paisaiari eta gune ezberdinei erreparatu diet proiektua herriarekin integratzeko asmotan. Proiektua espazio berde publiko bat denez, inguruko eraikuntzekin zer nolako lotura izango duen ondo planteatzen saiatu naiz.
Espazio publiko berdean ebaketa batzuk eginez harresitik interesgarriak zuertazten diren ikuspuntuak enmarkatzea pentsatu dut, harresian bertan gerrarako erabiltzen ziren leihoak imitatuz eta horrela,begiraleari irudi espezifiko bat erakutsiz.Dena dela, nibel bakoitzean paisaiaren ikuspuntu desberdinak agertzen dira,nibelean gertatzen diren enmarkazio espezifikoak alegia. Horrela,goiko nibelean (espazio berdean) paisaiaren ikuspuntu anplioago bat dago,erdikoan,lehen esan bezala,4 ikuspuntu espezifiko eta zimentazioen nibelean,lehen zeuden leihoek enmarkatzen duten paisaiaren zatiak.
3 nibel ezberdinen arteko konexioa argi ikusten da goiko ebaketetan, berdegunea goitik,trintxerak pasabideak sortzen (gune batean espazio komun sortzen dutelarik) eta zimenduen espazio berrerabilia,aldapa batez erdiko espazioarekin konektatua dagoena.

IPARRALDEKO ATXAERA

EKIALDEKO ALTXAERA

HEGOALDEKO ALTXAERA

AA´ EBAKETA

BB´ EBAKETA


DD´ EBAKETA


OINAK




lunes, 23 de mayo de 2011

>>ALMIKEKO PROIEKTUA_ALMIKEREN IDENTITATEAREN BILA..

Kurtsoan zehar garatu ditugun proiektu guztietan jarraitutako dinamika dela eta, Almikeko proiektu hau ezin ulertu daiteke gainontzeko proiektuen existentziarik gabe. Laidako proiektuan paisaiaren edertasun eta hauskortasunari, itsaso eta lurraren arteko erlazioari eta batez ere gizakiak igurune honetan sortutako arazoei erantzun genien. Honetarako irisgarritasun proposamen berri eta eraginkor bat proposatu genuen, ingurugiroarekiko errespetua, aisia, eta arkitektura jasangarri bezain erakargarria sortzen saiatuz. Proiektu hau burutu ostean, jasangarritasunaren alor ezberdinak garatu genituen, akzio puntual batek izan ditzaken eragin positibo zein negatiboen inguruan hausnarketa sakona eginez. Honela, hausnarketa hauetatik ateratako ondorioetatik, Urdaibairen katalizadorea izango zen Muruetako proiektua garatu genuen. Honekin batera, Urdaibai guztirako balioko zuen plan baten diseinua garatzen hasi ginen. Plan honek gaur egungo Urdaibairen egoera sozio-ekonomiko ilunari buelta ematea zuen xede, honetarako gaur egungo sistema kapitalista errotik aldatzea proposatzen zelarik. Aldaketa hauek, ez ziren Urdaibai mailan aplikatuko soilik, mundu guztira zabaltzeko aukera izango luketeelarik. Utopia honi jarraituz (edo ez hain utopia), kurtsoan zehar garatutako proiektu guztiak errealitate ezberdin hau lortzeko helburura bideratu ditugu, mundu hobe baten bidean arkitektura hobe bat sortzea ezinbestekotzat hartzen baitugu.

Beraz, Urdaibaitik-Mundura izeneko estrategia sozio-ekonomikoaren funtsa, bertako pertsonen produkzio eta lana izango da. Produkzio puntu txikien arteko uztartzean, elkarlanean, antolakuntzan,... oinarritutako plan honek, inguruak eskeintzen dituen baliabide natural zein sozialak ahalik eta gehien aprobetxatzea du helburu, honetarako lekuan lekuko katalizadoreak sortuko direlarik. Katalizadore hauek izaera desberdina izan dezakete, gunearen beharrizanen arabera. Honela, lurretik bizi diren auzo baten katalizadorea makinaria, biltegi,... komunak izatea izan daiteke; itsasotik bizi den gune batena, arrantzaren indartzea... Honela, lekuan lekukoa indartuz eta aprobetxatuz, auzoak, herrixkak eta herriak antolatu eta batuz, fraktal bat bailitzan, puntu konkretuetako produkzio txikietatik, Urdaibai mailako kooperatiba komun batera iritsiko gara, honek, baserritar, arrantzale, artisau,... ezberdinen produktuak saltzea asko erraztuko duelarik, gastuak murriztuz eta irabaziak handituz.


Esan bezala, Almikeko proiektu hau estrategia honen barnean kokatu beharra dago ulergarria izan dadin. Estrategiari jarraituz, lehengo eman genuen pausoa Almikeren potentzialitate fisiko eta soziologikoak aztertzea izan zen, azterlan honetatik proiektua bideratuko zuen jarraipidea ateratzeko asmoarekin. Asmo honi jarraituz, behin azterlana eginda (lehenagoko sarreretan irakurgai) auzoak eskeintzen zizkigun aukera guztiak ahalik eta era egokienean aprobetxatzeko hautua egin genuen. Erabaki honek, gure auzoarekiko ikusmira eskala handiagora bideratzera eraman gintuen, Almikeren kasua gainontzeko baserri auzoekin konparatuz oso berezia baitzen. Auzoak Bermeorekiko duen distantzia txikiak, eta distantzia txiki honek bertako bizitza sozial zein ekonomikoan izan duen eragin izugarria ikusita, Almikerako diseinatzen hasi ginen plan estrategikoak, auzoari urteetan zehar galdu duen identitatea itzuli, edo beste identitate berri bat eman behar zion, honela auzoak nukleo autonomo bezala funtzionatu zezan, beti ere Urdaibaien barruan erreferente izanda, eta Bermeorekiko erlazioa mantenduz. Honela, argi ikusi genuen, auzoaren etorkizuna Bermeorekin elkarlanera bideratu behar genuela, honekiko menpekotasunera beharrean.
Hausnarketa hau egin ostean, Almike Urdaibai mailan erreferente bihurtzeko genituen aukerak aztertu genituen. Lehenengo landu genuen arloa auzoaren jende falta izan zen. 10 etxe handi baino gehiagoko auzo honetan 9 pertsona baino ez bizitzea ez genuenez normaltzat hartzen, auzora jende berria hurbiltzeko plana jarri genuen martxan. Gainera auzoaren existentzia urteetan mantendu ahal izateko jende gaztearen aldeko apustua egitea bidezkoa zela pentsatu genuen. Gazteria auzora hurbiltzek estrategia nahiko sinplea izan zen. Gaur egun Urdaibaien dagoen lan faltarekin, eta kostako herrietan etxebizitzek izaten dituzten prezioekin, lana eta etxebizitza eskeintzearekin nahikoa izango zen. Lana sortzeko, Almikeko erabilera gabeko landa lurren uztiapen kontrolatuan pentsatu genuen. Uztiapen honek berezia izan beharko zuen, auzoaren hego magalean izugarrizko maldak baitaude. Malda hauetan probetxuzko produkzio bat sortzeko, lehengo erabaki arkitektonikoa hartu genuen, maldak plataforma bilakatuko genituen, honela topografiari jarraituz, gune lauak sortuz. Gune lau hauen kokapena, eta inguruaren ezaugarri klimatikoak txakolinaren uztiapenerako ezinhobeak zirela ikusita, plataforma hauetan mahats produkzioa bultzatzea pentsatu genuen.
Honez gain, iparraldeko magala nekazaritzarako oso egokia ez zela ikusita, gune hau abeltzantzarako erabiltzea egokiagoa izango zela pentsatu genuen. Produkzioaren inguruko hausnarketa eginda, lanaren inguruko arazoa konpondutzat eman genuen. Momentu hartan, etxebizitzen inguruan lanean hasi ginen. Arlo honetan, bi etxebizitza mota bereiztu genituen: 
-Lehenengo etxebizitzak, aldi baterako bizitokiak izango ziren. Hauen helburua, gazte, familia, bikote,... ezberdinak nekazaritzaren mundura hurbildu eta mundu honen inguruan hezitzea izango zuten helburu, hau da, MUNDU URBANOAREN ETA NEKAZAL MUNDUAREN ARTEKO ZUBI LANA egitea. Zubi lan hau auzoan aplikatzeko, PLAZA urbanitatearen sinbolo bezala eta LANDA LURRAK nekazal munduaren ezaugarritzat hartuta, bien arteko eraikin bat sortu behar genuela pentsatu genuen. Honela, behin-behineko etxebizitza guztiek, plazara fatxada bat eta mahats arloetara beste bat izatea erabaki genuen, kasu batzuetan plazatik eta mahats arloetatik sarrera izango zutelarik. Ideia honekin gainera, auzoari bizia eta identitatea emangozion plazari fatxada berri bat eman eta hau indartzea lortuko genuen.
-Bigarren etxebizitza mota, behin-betiko etxebizitzak izango dira. etxebizitza hauek egiteko auzoko eraikin ezberdinak berrantolatu eta berrerabiltzea pentsatu genuen, baserriak etxebizitza bloke bezala ulertuz, eta hauek bezala tratatuz. Honetarako komunikazio bertikal guztiak kanpora atera eta planta libreak sortzea pentsatu genuen, honela baserri bakoitzean hiru, lau edo bost etxebizitza ateratzeko aukera sortuz. Etxebizitza hauek, jendez beteko balira eta auzoan jende gahiago bizitzea behar izango balitz, behin-behineko etxeak behin betiko etxe bilakatzeko aukera izango genuke, edo behar izanez gero gehiago eraiki.
Honez gain, nekazal munduaren berreskurapenean egin beharreko ahaleginean hezkuntzak duen garrantzia ikusirik, umeen heziketarako udaleku bat sortzea ere pentsatu genuen, behin behineko etxebizitzen ondoan. Honela, mundu urbanoaren eta nekazal munduaren arteko zubia guztiz eraikiko litzateke, generazio ezberdinak batuz, betiko baserritarrak, baserritar berriak eta etorkizuneko baserritarrak batuz.
Gainera proiektuaren beste alde garrantzitsu bat abeltzantzarako pabilioien eta txakolindegiaren eraikuntza izan zen. Hauen eraikuntzarako, produkzioaren optimizazioan oinarritutako eraikuntza sisteman pentsatzen hasi ginen, etxebizitza eraikinerako ere balioko zigun metodoa bilatzeko nahiarekin. Honela, abereen pentsu eta zerealentzako erabiltzen diren altzairuzko silo handietan oinarrituz, eta traktore batek maniobratzeko behar duen lekua kontuan hartuz, eraikuntzarako 5 metroko argia izango zuten altzairuzko portiko prefabrikatuak erabiltzea pentsatu genuen, Muruetako ontziolan eraiki zitezkeenak, eta kamioi bidez obrara ekarri.


Irudian proiektuaren antolamendu orokorra ikus daiteke. plazari ematen dizkiogun bi fatxadak, magalaren mailakatzea, baserrien eta eraikinaren arteko erlazioa, urbanitatearen eta landaren arteko zubia, abeltzantza pabilioiak,...


Irudian ikusten den moduan, eraikin existente eta berri guztiak, maila ezberdinetara komunikatuak daude, honela, auzo guztiak baserri bakarra bat bezala funtzionatzea ahalbidetuz. Nukleo konpakto honen sorrerak emango dio Almikeri benetako izaera eta identitatea. Gainera, auzoan proposatu dugun, sistema sozio-ekonomiko komun eta alternatibo honek ere, etorkizunera begira, gaur egun ez denaren baina izango denaren ideia ematen du.



Oinean argi ikusten da, hegoaldeko mahastien eta plazaren arteko zubi lana egiten duen eraikinaren ideia. landalurrak plazara sartzen dira eraikinaren azpitik, eta eraikinaren bidez plazak mahastien gainetik hegan egiten du. URBANITATEAREN ETA NEKAZAL MUNDUAREN FUSIOA.

Ebaketan, hegoaldeko eraikin honek, plazatik landalurretara dagoen hiru metro inguruko desnibela bere baitan hartu eta etxebizitzak maila bitan antolatzen ditu, honela eraikina orubera guztiz moldatuz, alderantziz beharrean. Portiko prefabrikatuen bidez, eraikuntza era azkar eta eraginkorrean egitea lor daiteke, energia gastu minimoarekin.


Behin-behineko etxebizitza eraikinaren eta abeltzantzareko pabilioien artean, plaza dagoenez, plaza honi gaur egun existitzen ez diren fatxada bi ematen dizkiogu, honela plaza indartuz eta nukleo garrantzitsu bihurtuz. Gainera, abeltzantza pabilioietara sarrera moduan, eta hauen bi solairuak lotuz, pasarela bat sortzen dugu, honela, portiko gune estali bat sortuz, eguneroko azoka, truke, biltegi,... bezala lan egingo duena. Honez gain, portiko honek, asteburuetan egingo den azoka handian handitzeko aukera izango du, toldo sistema baten bidez, honela euriari eta bero handiegiari aurre eginez.


Irudietan, behin-behineko etxebizitzen, udaleku eraikinaren eta kultur gunearen iparraldeko fatxadak. ikusten den moduan plazara irekitzen den eraikina da, bertara sartzera deitzen duen eraikina.



Ebaketa honetan garbi ikusten da erabilera ezberdinen antolamendua. Gainera portikoen bermea ziurtatzeko erabiltzen den zapata sinple bidezko zimentazioa.



Fatxada honetan, mahastietako platformak sortzeko erabili den zurezko azalaren eta eraikinaren beheko fatxadaren mimetizazioa ikusten da, eraikina lur honetara errotuta dagoen elementu bezala ulerteraziz. Gainera,  eguzkitzapena kontrolatu ahal izateko fatxada sistema ezberdinak landu dira: abaniko bidezkoa, balkoien erlaitzen bidez erregulatutakoa, hiru posiziotan jar daitezken lehiateen bidez erregulatutakoa,... Erregulazio hauen eta bentilazio gurutzatuaren bidez, tenperatura erregulazio naturala bermatzen dugu, eraikina ahalik eta pasiboena izan dadin.

Eraikuntza sistemari dagokionez, azalpen nahiko erraza duen sistema erabili da. egitura lana, Murueta edo bermeoko ontzioletan eraikitako eta kamioi bidez garraiatutako 15 metroko portiko bidez egiten da, beraien zimenduen gainean kokatuak izan direnak. Eta itxiturarako, inguruko basoetatik ateratako Pinus radiata zurez eginiko fatxada panel aurrekoitziak erabili dira. Panel hauek %100ean daude zurez eginak, baita isolamendua ere, zein sistema berritzaile baten bidez zur zuntzez egiten den. ondorengo irudian argi ikusten da eraikuntza sistema honen funtsa:

Aipatzekoa panel guzti hauek Ereño inguruan kokatzen den EGOIN enpresan eraikitzen dituztela, beraz kasu honetan ere zuhaitzen ebaketa eta panelen sorreran energia gastu minimoa emango da.



Eraikuntza sistema bera erabili baina zurezko panel prefabrikatuak beharrean polikarbonatozko xaflak erabilita, Txakolindegia eta abeltzantzarako pabilioiak sortu ditugu. Abereen pabilioek, altura bikoitza daukate, eta bigarren solairuko fatxadak irekiak izango dira, neguan abereek jateko pilatzen diren lasto fardoez itxiko direlarik. Fardo hauek neguan oso  isolatzaile onak dira, eta udara hurbildu bitartean abereek lasto guztia jan ahala, fatxada txikituz eta bentilazioa handituz joango da, udan fatxada irekia izango delarik.


txakolindegiaren kasua bestelakoa da. Honek lur azpian solairu bat egitera behartu gaitu, tenperatura eta hezetasuna mantendu ahal izateko...

Ondorengo panelean, landutako oin planta eta tipologia guztiak aurkituko dituzue:


Tipologia hauez gain, behin betiko etxebizitzen tipologiak lantzeko esperantza genuen arren, denbora falta dela eta ezin izan genuen  tipologia hauetan sakondu. Nahiz eta sakondu ez genuen arren ideia batzuk oso garbi genituen hasiera hasieratik. Lehenengo eta behin, baserri hauek herrietan etxebizitza blokeek funtzionatzen duten bezala funtzionatuko zutela pentsatu genuen, baserrien komunikazio bertikala kanpora ateraz eta planta libreak sortuz. planta libre hauetan tamainaren arabera etxebizitza kopuru jakin bat atera eta korridoreen bidez komunikazioak egingo genituen, honela bizilagunen arteko harremana indartuz, apropiazio espazioak sortuz, korridore hutsak beharrean gune ireki aprobetxagarriak sortuz. Hona hemen buruan geneukan irudiaren erakusle den panela:



Besterik gabe, proiektu guztietan egin ohi dugun moduan, guk, proiaktuarekin transmititu nahi ditugun sentsazioak zuengana helarazteko irudi batzuk:

Plaza eta kultur gunearen ingurua. Ermita fondoan.


Kultur gunearen estalkia, estalki pabilioaren barnekaldea, baserriaren jarraipena. behekaldean, umeen hezkuntzarako ortuak...


Irudi honetan, behin behineko etxebizitzak lotzen dituen pasarela publikoa ikus daiteke, landa lurren eta plazaren arteko gunea, zubia.


Irudi honetan, plazara sarrera ikus daiteke, udaleku eraikinaren hegaldura eta eraikinak begetazioarekin duen harremana.


Honela, proiektuaren laburpen panelarekin bukatuko dugu. Ondorengo egunen baten kurtsoaren balorazio bat egiteko asmoa daukagu, kurtsoa hasi zenean idatzitako helburuetara heldu garen,...


jueves, 28 de abril de 2011

>>ALMIKEREN IDENTITATEAREN BILA

Almikeren inguruan lanean aritu ostean, auzoaren potentzialitate fisiko eta sozialak aztertuta eta arlo positibo zein negatiboei garrantzia eman ostean, auzoari gaur egun ez daukan eta aspaldiko urteetan izan ez duen identitatea ematen saiatu gara. Gainontzeko auzoekin gertatzen ez den bezala, Almikek Bermeorekiko duen hurbiltasunak, eta urteak joan ahala honekiko hartu duen dependentzia ia totalak, auzoa Bermeoren barneko "lo-gune" huts  bat izatera eraman du. Honela, auzoaren potentzialitate ekonomiko  eta sozial guztia tabernaren ingurura mugatu da, lehen hamarnaka lagun bizi ziren auzo honetan 9 pertsona baino gelditzen ez direlarik, gehienak Bermeotar "kolonoak". Beraz, auzo honetan egin beharreko lana ez da berraktibatze ekonomiko soil bat izango, auzoari izaera bat emango dion eta etorkizunean bere identitatea izango den elementu, produkzio mota, edo izaera bat bilatu beharko da. Gainera, gaur egun dagoen jende faltari aurre egiteko, identitate berri honek, familiak,  lanik ez daukaten gazteak, bizitza ezberdin bat bilatzen duten pertsonak, gizarte eredu hau aldatu nahi duen jendea,...  bertara hurbiltzeko  indarra eta boterea izan beharko du, honela, Almike berpiztu, birsortu eta kanpora begira existititzen dela erakusteko.
Honela, egin beharreko lanaren garrantzia kontuan hartuz eta  guneak eskeintzen dituen aukerak begiratuz, aukera hauek aprobetxatzeaz gain biderkatzea beharrezkoa dela ikusi dugu, helmuga handietara heltzeko ahalik eta bide onena bilatu behar baita.

Bide hau eraikitzeko, guneak eta bertako soziologiak eskeintzen dituen aukeretan oinarrituz, Bermeorekiko dependentzia izan beharrean, honekin elkarlanean arituko den auzoa diseinatzen ahalegindu gara, honetarako gaur egun dagoena errespetetatuz, baina auzoari morfologia fisiko eta soziologiko berri bat emanez. Honela, lehenago eginiko azterlanetik ateratako ondorioetatik, programa eraginkor eta erakargarria eraikitzen saiatu gara. Programaren helburua, auzo guztiak baserri bakar bat bezala funtzionatzea izango da. Baserriek, uztiapen mota ezberdin ugari lantzen dituzte eraikin baten barnean eta honen inguruan. Kasu honetan, auzo guztian zehar hedatuko dira uztiapen motak, landa-lurrak, eraikin existenteak,... aprobetxatuz eta etorkizunera begira eraikin gehiago eraikiz.

Programari dagokionez, landa-lurren aprobetxamendu maximoan oinarritutako estrategia proposatu dugu, gaur egun baserritarrik ez dagoenez, lurrak bertan behera utzita baitaude. Honela,  baserritar isolatuen uztiapen txikietan oinarritutako sistema proposatu beharrean, biztanle guztientzako komuna izango den produkzio handiagoa sortzea pentsatu dugu, gaur egun ez baita auzoan baserritarrik gelditzen. Produkzio hauek handiagoak diren arren, ez dugu, makro-kultiborik sortu nahi, ALMIKE  KALITATE IKURRAri bizia emateko besteko produkzioa sortu nahi dugu, ez inguruko baserritarrekin lehiatuko duen ezer! Gainera, ikur honen bidez, eta hau URDAIBAI KALITATE IKURRAREN barnean integratuz, inguruko kultibo txikiei ere irtenbide eraginkor bat bilatuko diegu, inguruko katalizadore lana eginez.

Honela, proiektuaren formalizazioa martxan jartzeko (aipatutako guztia zimendu gisa hartuz), lau puntu garrantzitsu bereiztuko ditugu:

1-Lurren eta eraikinen aprobetxamendu maximoa.

2-Plazaren garrantzia                                                 

3-Energia gastu minimoa eraikuntzan

4-Itxura erakargarria.

Puntu hauek errespetatuz, ondorengo programa diseinatu dugu:


 
1-Lurren aprobetxamendua

Planoan ikus daiteken moduan, hegoaldera ematen duen magala, mahats produkziorako erabiltzea pentsatu dugu. Honela, gaur egun nekazaritzarako erabili ezin daiteken lur eremu handia berreskuratuko dugu. Berreskuraketa honetarako, proiektuko eraikinen itxura guztiz finkatuko duen sistema erabiltzea pentsatu dugu, honela nekazal lurrak beraiek arkitektura izango direlarik. Beraz lurrak aprobetxatzeaz gain, era oso simple bezain interesgarri batean, natura tektonizatuko dugu, plataforma lauak sortuz. Txinako arroz landapenetan oinarritutako sistema honen bidez, malda dela eta gaur egun erabili ezin diren lurrak erabiltzea lortuko dugu, eta eraikitzeko orduan jarraibide eta baldintza bat izatea lortuko dugu, honela interbentzio guztia integratuz.




 
Era honetara, lurren aprobetxamendu maximoaz gain, interbentzioaren ikusgarritasuna dela eta jendea erakartzeko erreklamo garrantzitsu bat izatea lortzen da, honela, jendea guk defendatzen dugun gizarte eredura hurbilduz.


Mahats uztiapenaz gain, iparraldera ematen duen magala, nekazaritzarako egokia ez denez, abeltzantzarako aprobetxatzea pentsatu dugu. inguru hau nahiko laua denez, abere-pabilioi nahiko handiak egiteko aukera izango dugu, zeinek sistema aurrefabrikatuak erabiliz eraikiko diren.

3-Energia gastu minimoa eraikuntzan

Aipatu bezala, abere-pabilioietarako egitura sistema aurrefabrikatu bat egitea pentsatu da. Honela, aukeratutako sistemak, pabilioiek izan beharreko argi eta tamainak errespetatuko ditu. proiektu guztia 5 eta 3 metroko pieza metalikoak erabiliz eraikitzea da helburua. Pieza hauek, txakolina egiteko kupel handien diametroari, abereen pentsu eta harto siloei eta traktore batek maniobratu eta mugitzeko behar duen bide zabalerari erantzuten die, honela, produkzioak eraikuntza sistema guztia baldintzatuko duelarik. Eraikuntza sistemari dagokionez, 5 eta 3 metroko piezak erabiliz, Muruetako edo Bermeoko ontzioletan, portikoak eraiki eta kamioien bidez Almikera ekartzea izango litzateke estrategia. Portiko aurreekoitzi hauek, 15 metrorarte kamioian ekarri daitezke almikera, eta grua baten bidez behar den tokian kokatu. Honela, egitura kuadrikulatua eraiki ostean fatxada panelak koklokatzea izango litzateke kontua. hemen sistema honekin eraikitako proiektu baten maketa:








Sistema honek, hegoaldera ematen duen magal maldatsuan era erraz eta azkarrean eraiki ahal izatea ahalbidetzen du gainera, lurzorua errespetatuz eta hustulan eta betelanik egin gabe.

2-Plazaren garrantzia

Baldintza ekonomiko eta ekologiko guzti hauek errespetatuz, eta Almikeko baldintza sozialei bultzada bat emateko asmoarekin, auzo honetan plazak daukan garrantzia azpimarratzea oso garrantzitsutzat hartu dugu. Plazari garrantzi  hau emateko bidean, hegoalde eta iparraldera fatxada bat ematea oso interesgarria dela ikusi dugu, honela, plaza itxi bat sortuz, auzoari nukleo zentral garrantzitsu bat emanez. Interbentzio honekin, plazak, etxe batean pasillo banatzaileak hartzen duen funtzioa egiten du, jende guztia hemendik pasatzera bultzatuz. Gainera, gaur egun plaza zatitzen duen bidea iparraldeko magalaren azpikaldetik desbideratuz, plaza guztiz peatonal zabala lortu dugu. Plaza hau, bertan eta inguruko auzo eta baserrietan ekoitzitako produktuak saldu eta erakusteko azoka egiteko ere erabiliko da, tabernarekin batera Almikeren erakuslehio izango delarik. Gainera, era honetara baserritar eta gazteen arteko harremana, trukea, hezkuntza,... bultzatuko dira.


Behin-behineko oin honetan argi ikusten da, plazari eman nahi zaion garrantzia. Hegoaldeko fatxadan, generazioen arteko zubia izango den zentru kultural, hezkuntza zentru eta aterpetxe-udalekua egongo da. Eraikin hau abere pabilioiak eraikiko diren sistema beraz eraikiko da, plazatik landara existitzen den kota aldaketara ongi moldatuz. Aterpetxeko "etxetxo" edo logela guztiek, mahastietara eta plazara, bietera" izango dute irteera, honela bisitariari auzoaren parte dela sentiaraziz. Aterpetxe eta udalekuaren helburua familiak, gazteak, umeak,... baserri mundura hurbiltzea eta mundu honetan hezitzea izango da, sistema ekonomiko eta sozial ezberdinak existitzen direla erakutsiz. Gainera, aterpetxe zein kultur zentruaren kudeaketa, Almikeko kooperatibako kideek beraiek eramango dute, lan ezberdinetan turnoak eginez. Honela, gaur eguneko gizarte kapitalistan lanak dakarren monotoniatik ihes egitea lortuko dugu, pertsonak beraien lanaren fruituak arlo ezberdinetan ikusiko dituztelarik.

Gainera, oinean ikus daitekeen moduan, mendebaldean dauden hiru baserrien arteko lotura bultzatzea izango da proiektuaren beste alderdi garrantzitsu bat. Gaur egun baserriak lantegi kutsua guztiz galdu duenez, hutsik dauden hiru baserri hauek birmoldatu eta etxebizitza bloke bat bezala funtzionatu dezatela egokiagoa litzatekeela pentsatu dugu. Honela auzoko biztanleak, hiru baserri hauetan biziko dira, gune komunitario eta komunak izango dituztelarik, APROPIAZIO ESPARRU ezberdinekin batera. 

Honez gain, AUZOAK BASERRI ERRALDOI BAT BEZALA funtzionatuko duenez, beharrezkoa ikusten dugu lanerako elementu eta produkzio gune ezberdinak bisitariari argi eta garbi erakustea. Honen erakusle, plaza eta mahastiak gurutzatzen dituen zinta trasportadorea, zeinen helburua, mahatsa ardandegira eramateaz gain, bisitariari auzoaren funtzionamenduaren berri ematea izango den.

Bukatzeko ideia guzti hauek biltzen dituen proiektuaren irudi batzuk:


Baserriaren etartea bailitzan, Ibonek aipatutako FAR-en Wallhouse-eko tarteko espazio eta gertutasunean oinarrituz, zentru kultural eta hezkuntza zentrua kokatuko da, baserriaren jarraipen gisa bolumen abstraktu bat sortuz. Honela, eraikin bat beste baten barruan sartuz, gune estali irekiak, baratza txikiak, aisialdirako guneak,... denak batera uztartzen dira.

Irudi honetan plazaren hegoaldeko fatxadari ematen zaion tratamendua ikusi daiteke, aterpetxeko modulo ezberdinek daukatenplazarako irteera, zentru kulturala den pabilioia, barne espazioak, existitzen diren arbola guztiekiko errespetua,...

Irudi honetan, plazatik eraikinak izango duen itxuraren zirriborroa eta mahastietarako sortuko diren plataformekin izango duen integrazioa ikus daiteke. Arkitektura ez da eraikina bakarrik izango, arkitektura lurrean hasi eta eraikinean bukatuko da...